Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Pasaia
Judas Arrieta, paisaia Pasaian

Judas Arrietak Zirizako horman egin zuena ez zen ohiko grafitia izango, hala esan zuen berak, esku-hartze bat zen grafiti bat baino gehiago. "Skate-oholak baliatuta, pareta euskarri bezala erabili eta paisaia bat osatu dut. Han inguruko paisaia bat da. Ikusleak paretari bizkarra emanez gero, antzeko paisaia bat izango du bere begien aurrean. Paisaia hori modu berezian jasoko du ikusleak, deskonposatuta. Eta bakoitzak bere lana izango du bere paisaia osatzea".

Hormek diote | Pasaia

 
Proiektu hori identitatearen kontzeptuarekin lotu zuen Judas Arrietak. "Identitatea eta paisaia nola ikusten ditudan azaltzen du. Paisaiak gure identitateen parte garrantzitsua dira eta edonon gaudelarik ere, paisaia bat ikusten dugunean, beti aurkitzen diogu antzekotasunen bat gure sorterrikoarekin".

Manga eta pop kultura dira Judas Arrietaren lanen oinarria. Artistak berak Kung-fu modalitatetzat jo izan du artea. Hainbat urtez bizi izan da Japonian eta, batez ere, Txinan. Bere lanak tokiko eta nazioarteko galerietan erakutsi dituzte, eta bilduma ugariren parte bilakatu dira. Mural handiak ditu gogoko Arrietak; erreferentzia ugari sartzen ditu haietan eta, horrela, etengabe berritzen diren palinpseto bihurtzen ditu.

Hormek_Diote_Pasaia
IMG-20151010-WA0013
Judas_Arrieta
  • Hormek_Diote_Pasaia
  • IMG-20151010-WA0013
  • Judas_Arrieta