Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Hormak bizikidetzaren balioa komunikatzeko bitarteko

Bost horma: hiru Donostian, bat Pasaian eta Errenterian beste bat. Esku-hartze bana jasango dute beren azalean. Artea eta, teknologia berriei esker, interakzio-aukera eskainiko diete Donostiako zein kanpoko bizilagunei. Haietan paratuko diren lanak bertako artistek zein atzerrikoek egingo dituzte: Mentalgassik, Judas Arrietak, Harsak, Jenny Karna-Escalantek, Ismael Iglesiasek, Igor Rezolak, Horma Chic kolektiboak eta Las Chicas de Pasaik-ek. Hormak 2015eko udazkenean margotuko dituzte, eta 2016an berriro ere beste arte adierazpen batzuen (dantza, zinema...) lekuko izango dira.

Hormak, harresiak, gure egunerokotasunaren parte dira. Banatu, zedarritu, eutsi, oztopatu... egiten dute. Igo, jaisti edo inguratu egin behar izaten ditugu eta, ia-ia oharkabean, egunero hartu emana dugu eraikuntza horiekin. Hormek diote proiektuarekin harreman horri begiratzeko modu berri bat jmargotu nahi du eta, horretarako, ziurrenik, guztietan den eta arte-adierazpenik antzinakoena eta oinarrizkoena aukeratu dugu: horma-irudia. Ahaleginduko gara paretak bizikidetza-ikur bihurtzen, pertsona guztientzat etorkizun oparoago bat eragozteko gero eta harresi gehiago eraikitzen den unean.