Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Gizarte-premiei heltzeko artea

Artea eta arte-lana egosaldi mantsoekin eta presarik gabe hausnartutakoekin lotzen ditugu. Alabaina, proiektu honetan artibistak (artista aktibista) aurre egin behar dio lastertasun-eskaerari, gure sasoiko gizarte-premiei, bereizten gaitz diren hiru esparrutan: giza eskubideak, eskubide zibilak eta ingurumenaren eskubideak.

Premiak premia, proiektuak izango du hausnarketarik ere: ikerketa-, partaidetza-, eta erakusketa-prozesu bat sortzean datza, hain zuzen ere, aztertzeko zer-nolako eragina eta ekarpena duen arteak kontu geroraezinei heltzean: kulturen eta pertsonen arteko harremanei, eta pertsonen eta ekosistemen artekoei heltzean.

Itsasoratze artibista webinarioen topaketa eta nazioarteko gonbidatuen eta tokiko eragile sozial eta kulturalen arteko emaitza izango diren esku-hartzeen bidez gauzatuko da. Hala sortzen diren objektuak nola ikus-entzunezko obrak erakusketetan bilduko dira.

Deskargatu Itsasoratze artibista liburua hemen.

Informazio gehiago hemen.

Urteko egirataua

Datuak

  • Eragileak:

    Gernika Gogoratuz, Gernikako Bakearen Museoa

  • Kokapena:
    Gernika, Donostia, Bilbo, Busturia
  • Hasiera:
    2016ko urtarrila
  • Bukaera:
    2016ko abendua