Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Gizarte bazterketaren prismatik

Lekurik gabe, denborarik gabe proiektuak artearen bitartez gogoeta sustatzea zuen xede, zehazki, edonolako itxialdi-egoeran (espetxean, zentro psikiatrikoetan, adin txikikoentzako barneratze-zentroetan, etab.) dauden pertsonen errealitatearen gainean, hala nola gizarteko bazterketa- eta inklusio-mekanismo sozial eta politikoei buruz. Horrenbestez, ikergai nagusietako bat zen zein eratara erabili den sormen-adierazpidea itxialdia gainditzeko, edota duintasun-eremu bat sortu eta nork bere burua berriz aurkitzeko.

Bi osagai zituen proiektuak; lan-jardunaldi batzuk, Donostialdeako presoekin edo askatasuna nolabait mugatuta duten pertsonekin lan egiten duten elkarteek parte hartu zutenak. Eta Lekurik gabe, denborarik gabe. Giltzapekoak: notas sobre la reclusión erakusketa.

Erakusketak askatasun-gabetzea eta gizarte-bazterketa bizi izan dituzten pertsonek mundu sinboliko berriak sortu eta asmatzeak duen garrantzia azpimarratzen zuen. Helburua zen zenbait itxialdi-erakundetan eta bizitzako muturreko beste egoera batzuetan sortutako adierazpideei balio soziala eta kulturala ematen laguntzea.

mintegia

 

Datuak

  • Kokapena:
    Koldo Mitxelena Kulturunea, Urdaneta Kalea, 9 Donostia
  • Hasiera:
    Azaroak 17
  • Bukaera:
    Urtarrilak 19

Idatzi iruzkina

Zihurtatu beharrezkoa den informazioa (*) bete duzula. HTML kodea ez da baliogarria.