Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Web Expo KM sin lugares sin tiempo
Erakusketa

Elkarren artean solasean ari ziren bi zatik osatzen zuten erakusketa: Lekurik gabe, denborarik gabe eta Giltzapekoak: notas sobre la reclusión.

Lekurik gabe, denborarik gabe

Sensibili alle foglie kooperatibak XX. mendeko 60etatik 90etara bitartean Italian sortutako arte-laborategi garrantzitsuenetako 76 egileren lanak ekarri zituen Donostiara. Adierazpen-premia izan zuten guztiek ere bizirauteko eta egoera eramateko itxialdia betetzen ari ziren erakundean: heriotzaren korridorea, espetxea eta bizi arteko zigorra, zoroetxeak, ospitale psikiatriko judizialak, geriatrikoak edota kalea. Bilduma honen eta bildutako arte-adierazpen desberdinen bitartez, «Archivio di scritture, scrizioni e arte irritata» ekimenaren kooperatiba arduradunak ikusgarritasuna eman nahi zien sormena ulertzeko muga eta zailtasun sozialei, sormena gizaki izaten jarraitzeko bizi-baliabide funtsezkoa den aldetik. Gainera, bisitariek ikusi ahal izan zuten gizakiaren adierazpen-indarra zertarako den gai muturreko bizi-baldintzen pean dagoenean.

Artxibategian jasotako lanetan adierazpide irritatuak hauteman ziren; hau da, hitzaren adiera etimologikoaren araberakoak, irritatua erritualetik kanpokoa denez. Lan horietan, sortzaileak lekualdatu egiten dira sortze-lanetan ari diren bitartean, zehazki, leku sinboliko batera, erakundeek edo giltzapean dauzkaten egitura erlazionalek ezarritako atsekabe-erritualetatik kanpo dagoena.

Giltzapekoak: notas sobre la reclusión

Komisario-lanetan aritu ziren Marion Cruza, Aitor Izagirre eta Pablo Marte eta itxialdi-egoeran zeuden pertsonen narratiba eta gizabanakoaren eta itxialdi-erakundeen (espetxeak, psikiatrikoak, egoitzak, etab.) arteko harremana nabarmendu zuten.

Lekurik gabe, denborarik gabe erakusketaren eranskin gisakoa zen, hala nola itxialdiari buruzko toki-mailako eta Estatu-mailako saiakera.

Itxialdi-egoeran egindako obrez gain, bisitariek askotariko agiriak, lekukotzak eta materialak topatu zituzten, baita itxialdi-egoeran egon ez baina itxialdiaren gaia batera edo bestera landu duten artisten lanak ere.

 

Lekurik gabe, denborarik gabe / Sin lugares, sin tiempo