Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Lan-jardunaldiak askatasuna mugatuta duten pertsonekin lan egiten duten erakundeekin

Lekurik gabe, denborarik gabe proiektua 2015eko amaieran hasi zen lan-jardunaldi batzuen bidez. Horietan, Donostialdeako presoekin edo askatasuna nolabait mugatuta duten pertsonekin lan egiten duten elkarteek parte hartu zuten. Lehen jardunaldietan mintegi bat eskaini zuen Sensibili alle foglie kooperatiba italiarreko kide batek.

Ondoren, 2015eko urritik 2016ko martxora bitartean, lan-bilerak egin ziren. Erakundeotako langileek parte hartu zuten eta itxialdi-egoeran izandako pertsonekin edukitako esperientziak aurkeztu zituzten, eguneroko zereginetan topatutako mugak, abantailak eta kontraesanak nabarmenduz.

Lan-saiook sozioanalisi narratiboaren arabera antolatu ziren; metodologia horretan talde-narrazioa da analizatzaile garrantzitsuena. Metodoa eta taldearen lana hobeto ulertzeko, parte-hartzaileek Sensibili alle foglie kooperatibako kideek idatzitako Sozioanalisi narratiboa liburuaren ale bana jaso zuten. Mintegia hemen deskargatu daiteke.