Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Gerrari buruzko gogoeta

 

Gerrari buruzko gogoeta

 

Stop War Festibala Donostia 2016ren, Demagun elkartearen, Kultura Alternatiboaren eta Gin Músicaren proiektu bateratua da, eta, musikaz eta ikuskizunez gain, badu programa paralelo bat. Bi eguneko topaketa da ekintza nagusia, eta gerraren kontra sentsibilizatzeko eta eskubide zibil unibertsalen eta generoen arteko harremanaren gaineko hausnarketa abegitsua bultzatzeko helburua du. Gaur egungo gatazkez, «gerraren atzean dagoen negozioaz», antolatzaileen hitzetan, eta beste gai batzuei buruzko gogoeta egin eta horretara gonbidatuko da: armadarik gabeko estatu bat sortzeko aukera, kulturaren eta hezkuntzaren garrantzia eta herri mailan gerrari aurre egiteko moduak, besteak beste.

Gonbidatuen artean aurpegi ezagunak izango dira; Madrilgo alkate Manuela Carmena, esaterako. Beste partaide batzuk honako hauek dira: Stasa Zajovic, Belgradeko Women in Black (Beltzez jantzitako Emakumeak) egitasmoaren koordinatzailea; Pere Ortega, Centre Delàs d’Estudis per la Pau zentroko burua; Pepe Beunza, kontzientzia-eragozpenaren militante historikoa, eta abar.

Manuela Carmenaz gain, beste alkate batzuek ere parte hartuko dute jardunaldian: Josep Maioral i Antigas, Granollerseko alkatea eta Mayors for Peace (Bakearen aldeko alkateak) erakundeko presidenteordea; eta Eneko Goia, Donostiako alkatea, besteak beste.

 

PROGRAMA OSOA


'Gerra hemen hasten da' topaketa

 

2016.03.25

AIETEKO BAKEAREN ETA GIZA ESKUBIDEEN ETXEAN

09:00
ONGIETORRIA.

09:15
URTEAN 25 GERRA, IHES EGINDAKO 61 MILIOI PERTSONA…
Carmen Magallón Portolés, Staša Zajovic, Alfonso Sánchez Ramírez, Pere Ortega. Moderatzailea: Bertha Gaztelumendi Caballero.

11:45
KULTURA, HEZKUNTZA ETA GERRAK
Mari Luz Esteban Galarza, Jon Sarasua Maritxalar, Begoña del Teso Feijóo. Moderatzailea: Rosa Zufia Sanz.

15:30
POSIBLE DA SEGURTASUN ETA DEFENTSA BESTELAKO EREDU BAT? ARMADARIK GABE?
Martí Olivella i Solé, Tica Font i Gregori, Amadeu Recasens i Brunet. Moderatzaile eta aurkezlea: Pepe Beunza.

17:45
ANTIMILITARISMOA NON GELDITU DA? IRAGANA ETA ETORKIZUNA
Mabel Cañada, Iñaki Carro, Aitziber Lasa, Teo Llorens, Dominique Saillard eta Imanol Zubero.

 

Zure parte hartzea konfirmatzeko 943 48 33 44 telefonora deitu edo formulario hau deskargatu, bete eta Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidali.

2016.03.26

DONOSTIAKO UDALETXEKO PLENO ARETOAN

11:00
HIRIAK ETA UDALETXEAK GERREN AURREAN
Eneko Goia Laso, Manuela Carmena Castrillo, Josep Majoral i Antigas, Julen Mendoza Perez, Eneko Larrarte Huguet. Moderatzailea: Iratxe Momoitio Astorkia.

 

Zure parte hartzea konfirmatzeko 943 48 33 44 telefonora deitu edo formulario hau deskargatu, bete eta Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidali.