Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Gure iragan hurbilaren memoria, bineten bidez

Egunkarietako tira edo binetak gure gizartearen bilakaera hamarkadaz hamarkada markatu duen gatazkaren ispilu izan dira. Umoreak, satirak, kritika mingotsenak eta destilatu ohi duten solidaritate-sentimenduak arindu egiten dute giza jarrera ulertezinek zenbaitetan eragindako errealitatea. Hori guztia izan zen erakusketa baten aztergai eta abiapuntu, eta hainbat marrazkilarik errealitate bahetuaren erretratua egin zuten.

Tira-birakek hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaieratik gaur egunera arteko bineten bilakaera formala eta edukiak azaldu zituen. Ibilbide horri esker, tira grafikoak eragin zituen atmosfera politiko-soziala gogoratu  eta ezagutu genuen.Lanaren azken emaitza erakusketa ibiltari bat izan zen, eta programazioa eta jarduera osagarriak izan zituen lagun: hitzaldiak, tailerrak eta binetei aplikatutako teknologia berrien laborategiak, egunkarietako bineten bidez euskal gatazka birpentsatzeko aukera eskaintzen duen dokumental interaktibo edo Webdok-az gain. 

UPV/EHUko EMAN ikerketa-taldea arduratu zen tirak aztertzeaz eta erakusketan jarriko zirenak hautatzeaz.

Erakusketa Bilbon, Donostian, Leioan eta Iruñean egon zen ikusgai. 

banner tirabirak base

 

Datuak

  • Eragileak:

    Eman, Gizarte, Politika eta Komunikazio ikerketa taldea / UPV-EHU

  • Kokapena:
    Donostia
  • Hasiera:
    2016ko otsaila
  • Bukaera:
    2016ko abendua