Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren nazioarteko izaera, inoiz baino indartsuagoa aurten

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak eta Donostia 2016k indarrak batu zituzten bi helburu lortzeko: jaialdiak nazioartean zabalpen handiagoa izatea, eta mundu zabaleko beste kultur eta gizarte-eragile batzuekin harremana sendotzea.

2016ko edizioan, lehenengoz, hainbat herrialdetako 30 gazte ingururekin Nazioarteko Topaketa antolatu zen, bai eta Human Rights Film Network-eko dozena bat ordezkari bilduko zituen ohiz kanpoko foro bat ere. Human Rights Film Network-ek giza eskubidak ardatz dituzten mundu mailako jaialdi esanguratsuenak biltzen ditu, eta Donostiakoa sare horren kide da.

Topaketa horietan giza eskubideen inguruko hainbat alderdiri heldu zitzaien: gazteen ikuspegiari, giza eskubideen errespetuan eta sustapenean sakontzeko erronkei, giza eskubideen zinemaren gizarte-mailako eraginari, ikus-entzule berriak erakartzeari eta irisgarritasunari, besteak beste. Bestalde, zinemaldiak urrats gehiago eman zituen herritarrek kultura eskuragarri izan zezaten bermatzeko; ildo horretan arreta berezia jarri zuen mota horretako jardueretatik baztertuta geratzen diren gizataldeetan. Besteen artean, zenbait ekintza burutu ziren Donostiako espetxeko presoekin.

Euskal Herriko, Europako (Italia, Herbehereak, Alemania, Danimarka eta Polonia) eta Mendebaldeko Saharako 30 gazte giza eskubideekin lotutako gaiei buruzko film laburrak sortzeko lanean egon ziren. Gazteak sei laguneko bost taldetan aritu ziren lanean; taldeok egiteko parte-hartzaileen profilak zein jatorriak uztartu ziren kultura eta diziplina anitzeko taldeak lortzeko.

Prozesu honetan, ikus-entzunezko piezak sortzeko tailerrean parte hartzeaz gain, gazteek hainbat gaiei buruz eztabaidatu eta hausnartzeko aukera ere izan zuten, besteak beste, giza eskubideen zinemaren inpaktuari buruz,  euskal gatazkari zineman eman zaion tratamenduari buruz edo saharar egoerari buruz.

Hauek dira, topaketan egin ziren 5 film laburrak. Garatutako film laburrek askotariko gaiak dituzte; besteak beste, gizartean etorkinei buruz hedatzen diren zurrumurruak, «express» deportazioak, erbesteari, immigrazioari eta mugei buruzko gogoetak, sexu-langileak edota etxeko langile aritzen diren emakume etorkin askok pairatzen dituzten lan-baldintza txarrak. 

reflectionsdanielirogertaranaalienatedlaw

 

Datuak

  • Eragileak:

    Donostiako Udala, Donostia Kultura, Donostiako Giza eskubideen zinemaldia, San Telmo Museoa,Human Rights Film Network sarea, Movies that matter (Herbehereak) , Festival del Cinema dei Diritti Umani di Napoli (Italia), Nowe Horyzonty (Polonia), Wiesbadengo Udala (Alemania), Wiesbadengo Zientzia aplikatuen Rheinmain Unibertsitatea, University College (Danimarka), Fisahara (Mendebaldeko Sahara).

  • Kokapena:
    Donostia
  • Hasiera:
    2016ko apirilaren 15a
  • Bukaera:
    2016ko apirilaren 23a