Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Europako aniztasunaren bitakora-koadernoa

Bizitzaren itsasargiaren enbaxada anitza izan zen Biziz: bizikleta batek bultzatutako bost ibilgailu-konboik osatua, Europa ibili zuen 2016ko udan, beste horrenbeste ibilbide tematikotan. Misioak kontinenteko geografia fisikoaren eta giza geografiaren aberastasuna erregistratzeko diseinatu ziren, eta ekainean ekin zioten bidaiari, Europako hiri banatik: Las Palmas, Kopenhage, Konstantza, Atenas eta Kaliningrad. Horiek izan ziren, hurrenez hurren, arkitekturari, bioaniztasunari, komunitateei, gastronomiari eta sexualitateari eskainitako ibilbideen abiapuntuak.

Deialdi ireki baten bidez, bost komunikatzaile hautatu ziren (Aitor Deza, Antxon Arza, Daniel Burgui, Julen Nafarrate eta Rubén Olveira), ibilbide bakoitzean, erresidentzia ibiltari gisa, espedizio bakoitzak aurkitutako bizimodu eta ohituren berri eman zezaten (logistika eta mekanikaz arduratzen ziren beste bi lagunek osatzen zuten talde bakoitza). Bost bitakora-koaderno multimedia horiek beste bi komunikatzailek editatu zituzten (Ilazki Gainza eta Nerea Uria), eta Biziz blogean jarraitu ahal izan ziren.

Ibildeak diseinatzerakoan, aintzat hartu zen espedizio bakoitzaren gaiei lotutako hiriez gain, bestelako hauek ere bisitatzea: Gipuzkoako hiriburuarekin senidetuta dauden hiriak (Plymouth, Trento, Wiesbaden), Donostiarekin batera 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko finalista izan zirenak (Burgos, Kordoba, Las Palmas Kanaria Handikoa, Zaragoza) eta baita Europako Kultur Hiriburu izan diren edo izango diren hainbat.

Abentura irailaren 18an bukatu zen, guztira ia 15.000 kilometro ibili eta 19 herrialde zeharkatu ondoren, bost espedizioak Donostian aldiberean sartu zirenean, Mugikortasunaren Europako Astearekin bat eginez.

Datuak

  • Laguntzaileak:
  • Kokapena:
    Alemania, Austria, Belgika, Danimarka, Erresuma Batua, Errumania, Errusia, Eslovakia, Espainia, Frantzia, Grezia, Herbehereak, Hungaria, Italia, Luxemburg, Polonia, Portugal, Serbia, Txekiar Errepublika
  • Hasiera:
    2016ko ekaina
  • Bukaera:
    2016ko iraila