Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut

2. deialdia

Elkarte batek, enpresa batek edo pertsona talde batek identifikatutako erronkei profil desberdinetako profesionalen laguntzarekin aurre egiteko hibridazio-prozesuak izan ziren Hibrilaldiak.

 
Bigarren Hibrilaldian parte hartu duten taldeak eta profil desberdinak

1) Artikistas + Virginia Imaz

2) Euskadiko Elkarlan Zuzenbidearen Elkartea + Alex Carrascosa

3) Atxurigorri auzotarren elkartea + José Jurado

4) Bizi Bide + Albert Soler

5) Gaztefolk + Macarena Recuerda Shepherd

6) Koop SF 34 + LaFábrika detodalavida (LFdTV)

7) OSI Tolosaldea + Poderío Vital

8) Colegio San Pelayo Ikastetxea + Ttipi Studio Koop.

 

Bigarren Hibrilaldiaren bideoa

 

Bigarren Hibrilaldiaren irudiak

Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  • Hibrilaldiak #2
  •  

    Bigarren Hibrilaldiko erronkak, prozesua eta emaitzak

     
    Artikistas + Virginia Imaz

     

    Artikistas

    Artikistas kolektiboa diziplina desberdinetako pertsonen arteko topaketa baten ondorioz sortu zen. Nagusiki, arkitekturaren, artearen, gizarte-zientzien, ingeniaritzaren eta diseinuaren alorreko profesionalek jarduten dute bertan, kultura eraldatzeko prozesu berritzaileak ikertzen eta sustatzen. Kolektiboaren ustez, beharrezkoa da diziplinaz haraindiko elkarlana, hartara hainbat esparru profesionaletako gaitasunak eta metodologiak bereganatuko dituzten lan-eredu berriak sortuko baitira eta parte-hartze zen gogoeta konplexuagoak garatuko baitira. Kolektibo gaztea da, eta taldekideak lanari modu eraginkorragoan heltzeko laguntza behar duten herrialdeetakoak dira.

     

    Virginia Imaz

    Irakasletza eta Hispaniar Filologia ikasi zituen, baina gaur egun ipuin-kontalari eta pailazo profesional gisa dihardu Oihulari Klown antzerki-konpainian. Konpainia orain 28 urte sortu zuen, eta klownen antzezlanetan eta ahozko kontakizunetan dago espezializatua. Oihulari Klown konpainia ezaguna da “klownklusio” direlakoengatik: klown teatroaren eta analisi instituzionalaren arteko hibridazio modukoak dira. Prestakuntza-tailerrak eman ohi ditu norbere komikotasunaren bilaketari, umoreari, emozioei, sormenari, komunikazioari eta ipuinak kontatzeko arteari buruz. Donostian jaio zen, eta gaur egun Antzuolan bizi da (Gipuzkoa).

    Lan-proposamena

    Artikistas kolektiboak “mundua eraldatu” nahi du, dinamika sozialei ikuspegi barneratzaile batetik helduta. Diziplinarteko eta askotariko kolektibo horrek, beraz, "misio heroikoa" du, beti ez baita erraza elkar ulertzea hain ikuspuntu eta esparru desberdinetakoak izanik.

    Virginia Imazek nabarmendu nahi du aniztasun hori ez dela muga, altxorra baizik, eta leku eta diziplina bereko pertsonek ere ez dutela beti erraza elkar ulertzeko. Haren helburua, bada, partaideek elkarri modu aktiboan, enpatikoan eta sinpatikoan entzutea izango da. Hala, mitoak eta bidaia heroikoa abiapuntu hartuta, nork bere buruari munduaren berri emateko kontakizun propioa sortzen lagunduko die, eta munduari beren kezkak eta nahiak azaltzen.

     

    Emaitzak

    Kasu honetan, parte-hartzaileek aitortu dute orain kontziente direla honakoez: kolektibo gisa non dauden eta nora iritsi nahi duten, arrakasta birdefinitzea beharrezkoa dela eta taldekideen arteko ezberdintasunak ulertzen saiatu behar dutela, erabateko adostasuna lortzearekin itsutu gabe.

     


     
    Euskadiko Elkarlan Zuzenbidearen Elkartea + Alex Carrascosa

     

    Euskadiko Elkarlan Zuzenbidearen Elkartea

    Duela gutxi iritsi da elkarlaneko zuzenbidea Espainiara: gatazkak konpontzeko metodo alternatiboa da, berritzailea, lankidetzaren bidezkoa eta adiskidetasunezkoa, baina, batez ere, defentsa juridikoa eta justizia beste printzipio eta balio batzuetan oinarrituta lantzean datza. Erronka hauxe dute: proiektu pilotu bat gauzatzea, elkarlan-prozesuak diseinatzeko elkarlaneko zuzenbidea eta praktika oraindik garatzeko dituzten laneko eta erakundeetako esparruetan gatazkak prebenitzeko eta kudeatzeko.

     

    Alex Carrascosa

    Eragile anitzeko elkarrizketen, gatazkak sormenez eraldatzeko prozesuen eta herritarren partaidetza-prozesuen artibista (artista plastikoa eta elkarrizketaren aldeko aktibista), diseinatzailea eta bideratzailea. Gernika Gogoratuz Bakearen aldeko Zentroko kidea 2001etik, eta Gernikako Bakearen Museoko laguntzailea 2003tik. “Dia-Tekhnē, artearen bidezko elkarrizketa” metodologiaren sortzailea, eta Bakeaz / Gernika Gogoratuz erakundeak argitaraturiko izenburu bereko liburuaren egilea (Bilbo, 2010, 284 or.). Arte Ederretako masterra eta doktoregoa. Gaur egun, “U” teoria, Process Work edo prozesuen lana eta beste teknologia sozial batzuk arte-prozesuekin uztartzen dihardu batik bat. 2015eko irailean, Kolonbiako Gobernuko Barne Ministerioak Herritarren Partaidetzarako Estatutu Legea abiarazteko prozesuan parte hartzera gonbidatu zuen.

     

    Lan-proposamena

    Alex Carrascosak elkarlaneko sormen-elkarrizketa bat egin nahi du Euskadiko Elkarlan Zuzenbidearen Elkartearekin, Otto Scharmer Massachusettseko Teknologia Institutuko irakasleak sorturiko eta “Presencing” delakoan oinarrituriko “U” Lab teknologia soziala ardatz hartuta. “Presencing” delakoa -“presence” (erabateko kontzientzia) eta “sensing” (pertzepzio sentikorra)- gure etorkizuneko gaitasun gorenaren iturria “hona eta orainaldira” ekartzean datza. Horrekin batera, kanal arrazionala (Head) gorputzaren eta emozioen kanalarekin (Heart) eta kanal plastiko eta eskuzkoarekin (Hand) lotzen da. Gure sentimena areagotzean, lehenago gatazkatzat hartzen genuena ez dugu gehiago gatazka gisa ikusten. Gure pertzepzioa eraldatuta, arazoa aldatu eta gainditu egiten da: gatazka desagertu egiten da, edo aldatzeko aukera bihurtu. Zehazki, emozioen kanalaren oinarrizko lan batekin, jarrera defentsibo-ofentsiboak askatu egiten dira, eta, eskuzko kanalaren lan soil batekin ere, sormenezko bide alternatiboak esplora daitezke.

     

    Emaitzak

    Elkarteak ikasi du ondokoa aintzat hartzen eta zuzenbide partekatua aplikatzeko enpatia zeinen garrantzitsua den.

     


     
    Atxurigorri auzotarren elkartea + José Jurado

     

    Atxurigorri auzotarren elkartea

    Atxurigorri elkartea Bilboko Atxuri auzoan bizi diren hainbat pertsonak eta familiak osatzen dute, eta helburu du auzo atsegina, bizia eta plurala sustatzea. Elkartekideek urteak daramatzate hainbat ildotan lanean: kultura aktibatzen, memoria eta nortasuna berreskuratzen, hirigintzaren alderdiei buruz hausnartzen eta presio egiten… Auzotarrengana beste era batera heldu nahi dute; hau da, xedea da mundu guztiak eskuratzea datuak, guztiek ikuspuntu desberdinetatik entzutea zer gertatzen ari den, eta norbera martxan jartzea eskura duenarekin eta ahalik eta modu koordinatuenean.

     

    José Jurado

    Diziplina askotako artista honek hainbat baliabide eta formatutan lan egiten du proiektu sozialetan, kritikoetan eta parte-hartzaileetan. Ideien gailuak eta laborategiak interesatzen zaizkio, horietan partaideak edo ikusleak posizio bat negoziatu behar baitu obraren barruan. Haren elkarlanetako batzuetan, komunitateak esku hartzen du sormen-prozesuan. Hala, partaidetza hori parte-hartzaileen autoadierazpen- edo autoirudikapen-prozesu bilakatzen da. Hortaz, lehengaia ez dira objektuak eurak, testuinguru jakin batean sortzen diren esperientziak eta harremanak baizik. Arte Ederretako lizentzia lortu zuen Granadako Unibertsitatean, Artea, Sormena eta Ikerketa masterra Madrilgo Complutense Unibertsitatearen Arte Ederren Fakultatean, eta Fine Art masterra Manchesterko Metropolitan University MMU unibertsitatean (Ingalaterra).

     

    Lan-proposamena

    José Jurado 2007tik dabil Atxurigorrik betidanik garatu izan dituen ardatzekin zerikusi handia duten zenbait ildotan: kultura aktibatzen (Retrato de España), memoria eta nortasuna berreskuratzen (Móstoles visto por Móstoles), hirigintza-presioari buruz gogoeta egiten (Colonia Castells)… Hori dela eta, komunikatzeko eta parte hartzeko bestelako eredu bat sortu nahi du elkartearekin batera, hala formatu digitalean nola fisikoan; proposamen aberatsak eta egituratzaileak dinamizatu, aktibatu, abiatu eta sortu nahi ditu, auzoa osatzen duten askotariko ahots guztiak aintzat hartuz, herritar guzti-guztiek zein hiriko erakunde publikoek entzun ahal izan ditzaten.

     

    Emaitzak

    Atxurigorri eta José Juradok elkarrekin auzoaren arazoen analisia egin dute proposamen aberats eta egituratzaileak dinamizatu, abiarazi eta sortzeko. Auzoko biztanleen ahotsak entzun dituzte horretarako.

     

     

     


     
    Bizi Bide + Albert Soler

     

    Bizi Bide

    Bizi Bide Gipuzkoako Fibromialgia eta Neke Kroniko Sindromearen Elkartea da. Gaixotasun hori zuten pertsona talde baten ekimenez sortu zen: indarrak batu zituzten, kolektiboaren premiak eta gabeziak jendaurrean erakusteko, beren eskubideak aldarrikatzeko eta pertsona horientzako bizi-kalitate hobea lortzeko. Hala ere, elkarteak antolatzen dituen jarduera terapeutikoek nahiz aisialdikoek ez dute behar besteko interesik pizten elkartekide guztien artean. Jardueretan parte hartzen duten pertsonak, ordea, gustura gelditzen dira, eta hobetu egiten zaie bizi-kalitatea. Hala, jardueren egitaraua antolatzeko eta kudeatzeko modua aldatuz gero, elkartekide gehiagok parte hartu eta bizi-kalitate hobea lortuko lukete.

     

    Albert Soler

    Albert Solerrek komunikazioa, hezkuntza eta kultura bateratzen dituzten proiektuak sortu, ikusarazi eta sustatzen ditu. Behatu eta esploratu egiten du, gauzei bira ematen die eta lekuz aldatzen ditu; pentsatu egiten du, birpentsatu eta berriro ere pentsatu, eta prozesu zikliko horretatik aukera eta esperientzia berriak ematen dituzten ideiak sortzen dira. Publizitateko eta Harreman Publikoetako lizentzia du, eta Kultur Kudeaketako eta Teatro Aplikatuko graduondokoa.

     

    Lan-proposamena

     

    Bazkideek osatzen dute Bizi Bide zentroa; Albert Solerrek hainbat dinamika planteatu ditu haiekin enpatizatzeko eta haien interesak eta motibazioak zein diren jakiteko. Landa-lana da, antzerki-tekniketan eta pentsamendu bisualean oinarritutako metodologiak erabiltzaileen esperientziaren diseinuarekin lotutako beste teknika batzuekin uztartzen dituena (design thinking, bodystorming, erabiltzailearen bidaia…). Bazkideak dira protagonista, eta, beraz, ekintzen diseinuaren prozesu osoko atal guztietan parte hartuko dute. Prozesuaren fase guztiak mapa bisualetan, argazkietan eta beste euskarri batzuetan gordeko dira, izandako esperientzia kontsultatu ahal izan dezaten antzeko arazoak dituzten kolektiboek.

     

    Emaitzak

    Hibrilaldietan parte hartzeari esker, Bizi Bidek Gipuzkoa osoan komunikazio-kanpaina bat jarri du abian Sentsibilitate Zentraleko Sindromearen sintomak ezagutzera emateko eta sindrome horrek dagokion aitorpen soziala izateko helburuarekin. Pasa den ostegunean, maiatzak 12, jarri zuten kanpaina martxan, Sentsibilitate Zentraleko Sindromearen nazioarteko egunean, ega elkarteko bazkideak dira karteletan protagonista. Ekimen honi buruzko informazio gehiago hemen: http://dss2016.eu/es/blog/hibrilaldiak-bizibide-y-albert-soler

     

     


     
    Gaztefolk + Macarena Recuerda Shepherd

     

    Gaztefolk

    Gaztefolk Bidasoaldean antolatzen den nazioarteko folklore-jaialdia da. Hainbat jatorritako neska-mutilekin lan egiten da. Zazpi egunez, euren kultura azaltzen digute, eta harremanetan jartzen dira Irungo gizarteko sektoreekin: elkarteak, aisialdi-taldeak, beste ekintza batzuetan parte hartzen duten beste ume batzuk eta abar. Jaialdiaren filosofiaren zutabe nagusietako bat da gazteenei tolerantziaren eta begirunearen balioak irakastea, eta, horretarako, beste kultura batzuetako informazioaren eta ohituren berri ematen zaie gazteei. Gaztefolkek jaialdiaren berri emateko moduak hobetu nahi ditu, jaialdia egiten den eskualdetik haratago doazen sinergiak sortzeko.

     

    Macarena Recuerda Shepherd 

    Macarena Recuerda Shepherd Lidia Zollok 2009an sortu zuen heteronimoa da: bera baino lau urte gazteagoa den ile gorriz tindatutako fikziozko sevillarra. Arte bisualen eta kaleko arteen arloko prestakuntza jaso du, Institut del Teatre Danza Estudis Teatrals-en lizentziatua da, eta parte hartzeko proiektu artistikoak interesatzen zaizkio gehien, pentsatzeko gune berriak sortzeko xedea dutenak. Haren azken proposamenetako batzuk 770OFF eta Collage y Acción dira. 

     

    Lan-proposamena

    Gaztefolken erronkari erantzuteko, Macarena Recuerda ideia honetatik abiatzen da: ingurunea eta agenteak Gaztefolk bezalako herri-jaialdi batean inplika daitezen, jaialdi propiotzat hartu behar dute. Proposatzen du pentsatzeko espazio ireki bat sortu behar dela, jendeak ikuslearen edo jaso besterik egiten ez duen partaidearen rola alde batera utzi eta bi aldeak aktibo diren truke-gunea sortzeko. Norberak hautaketa egin dezakeen leku bat imajinatu: sukaldea publikoari zabaldu, kozinatu, plater tipikoak aurkeztu edo/eta mahaikide izan.

     

    Emaitzak

    Prozesuaren emaitz gisa, Gaztefolken inplikatuta dauden eragileen mapa diseinatzeko bide-orria zehaztu dute. Horren bidez, jaialdia birdiseinatu nahi dute, sorkuntza partekatu bidez.

     


     
    Koop SF 34 + LaFábrika detodalavida (LFdTV)

     

    Koop SF 34

    Koop SF 34 Saharaz hegoaldeko pertsonen mikroenpresa sozialen haztegia da, mundu guztiari irekia. Proiektua Bilboko San Francisco auzo gorabeheratsuan dago, eta auzoa garatzeko moduaren aniztasuna proposatzen du. Saharaz hegoaldeko pertsonen ekintzailetza ardatz duen talde bakarra da. Planteatutako erronka loturik dago hurbileko pertsonekin eta inguruko erakundeekin gehiago komunikatzeko beharrarekin, euren inguruan lan egiten duten agenteekin zubiak eraikitzea baita helburua.

     

    LaFábrika detodalavida (LFdTV)

    LaFábrika detodalavida (LFdTV) 2010ean sortu zen, eta heltze-prozesu luzea izan du, landa-eremuko lurraldearen eta aisia-kulturaren kudeaketa sozialera bideratutako prozesu ekonomikoen, sozialen eta kulturalen sukalde bihurtu arte. Los Santos de Maimona udalerrian du egoitza fisikoa, Badajozen, eta pertsona talde bat du Extremaduran zehar banatuta. Espazio horretan, sormen-dinamikak eta ikerketa metodologikoak egiten dira, onura publikoaren, ekonomia sozialaren, auto-eraikuntzaren eta kultura askearen inguruan. Honako hauek parte hartzen dute Hibrilaldiak egitasmoan: Siro Santos, commons-etako akzionista eta jornalaria, Granadako Unibertsitateko Arte Ederretan eta Antropologian (ez-)hezia; eta Carlos Muñoz, anarkitektoa, Sevillako (ETSA US) eta Río de Janeiroko (EAU UFF) unibertsitateetan Arkitekturaren arloan hezia.

     

    Lan-proposamena

    Talde- eta harreman-dinamiken hainbat formatu lantzea proposatzen dute, talde/auzo loturen espektroa zabaltzeko. Prozesu hibridoa planteatzen dute auzoko aktoreen azterketaren eta erakundearekin duten loturen artean, dauden sinergien diagnostikoaren bidez. Erakarri egiten ditu elkarlaneko eta auto-kudeatutako ekitaldi bat antolatzeko aukerak. Ekitaldi hori KoopSF34ren jarduerak ikusgai egiteko espazioa izango da, eta beste aktore batzuen truke- eta hausnarketa-eredu. Metodologia erraz eta esportagarri bat ere egin nahi da, eredua beste komunitate batzuetan gauza dadin.

     

    Emaitzak

    Koop SF34ren funtzionamenduaren gardentasuna, ikusgarritasuna eta konpromiso-maila aztertu eta landu dituzte, eta kolektiboak aurrean dituen erronkak definitu dituzte.

     

     


    OSI Tolosaldea + Poderío Vital

     

    OSI Tolosaldea

    Osakidetzako Tolosaldeko Osasun Erakunde Bateratuko profesionalen zeregina erreferentziazko herritarren osasun-emaitzak hobetzea da. Horretarako, osasun-arloko profesionalek eta inguruko hainbat arlotako beste agente batzuek parte hartzea nahi dute; izan ere, osasun-betekizunak, osasun-sistemarekin ez ezik, ezinbesteko beste faktore batzuekin ere lotuta daude: besteak beste, bizitza-ohiturekin, gizarte beharrekin eta etxebizitzarekin. Hori dela eta, ezinbestekoa da profesionalek, gaixoek, elkarteek, udalek, foru-aldundiek eta abarrek parte hartzea, azken helburu hori lortzeko: zerbitzua jasotzen duten herritarren osasuna hobetzea. Planteatutako erronkaren xedea da inguruko beste agente batzuekin elkartasun-sarea osatzea, eta horretan partaidetza eta lankidetza izatea elementu giltzarriak.

     

    Poderío Vital

    Poderío Vital Óscar Bueno konpositore eta artista eszenikoak eta Itxaso Corral dramaturgo eta artista eszenikoak osatzen dute. Arte eszenikoen, idazkeraren eta musika eta ikus-entzunezko konposizioen bidez lantzen dituzte izaki bizidunen presentzia, gorputzaren jakinduria, komunikazio-egintzei buruzko hausnarketa eta adierazpen-gaitasunak. Gogoko dute euren burua sinbiosi musikal gisa edo posiblearen murrizketaren aurkako eta grabitate-indarraren aurkako borrokaren langile nekaezin gisa definitzea. Lan-, afektu-, kidetasun-, plazer-, zaintza-sarea, abestiak kantatzen eta konposatzen dituena, egin ahal dena imajinatzeko eta, batez ere, gauzatzeko ariketa gisa. Óscarrek eta Itxasok Madrilen ezagutu zuten elkar; zehazki, Arte-aren, UCLMren eta Sofia Erregina Arte Zentroaren Museoaren Praktika Eszenikoa eta Kultura Bisuala masterrean.

     

    Lan-proposamena 

    Poderío Vitalek denbora luzea darama Laboratorio de Mediación Musical Sinfónica izeneko proposamen pedagogikoa jorratzen. Honako hau planteatzen dute: komunikazio-moduak aztertzeko, elkarrizketarako espazioak eta elkar ulertzeko denborak sortzeko prozesuetan baliagarriak diren lanabesak hurbilaraztea sormen eszenikoaren arloan mugitzen ez diren pertsonei. Lanabes horiek alor eszenikoaren eta artistikoaren testuingurutik atera nahi dituzte, hau da, horietatik gizakien komunikazio-prozesuekin zerikusia duen oro iragazi eta ezinbesteko bizi-lanabes gisa zirkulazioan jarri, espezializaziotik kanpo.

    Bide horri helduta, deserritze partekatuaren espazioa bultzatu nahi dute, parte hartzeko eta besteekin, bestearekin biltzeko prozesu horiek ezegonkortzeko, hauskortzeko eta horien inguruko beste galdera batzuk egiteko. Horixe da, hain zuzen ere, OSIk lortu nahi duena.

     

    Emaitzak

    Poderío Vitalekin harremanetan jartzeari esker, Tolosaldea ESIk erabiltzailearen partaidetza areagotzeko formula bat zehaztu ahal izan du eta, horretarako, partekatutako espazioa aztertu dute.

     

    Colegio San Pelayo Ikastetxea + Ttipi Studio Koop.

     

    Colegio San Pelayo Ikastetxea

    Ermuko San Pelayo ikastetxearen ezaugarri berezienetako bat lankidetza da, talde eta adin ezberdinetako ikasleen zein kanpoko beste agente batzuen artekoa. Badira hainbat urte elkartasun-zerbitzua irakasten duela, komunitateari lagundu ahal izateko. DBHko 4. mailako teknologia irakasgaiko 17 ikaslek (15-16 urte) osatutako taldeak zentroko instalazioak hobetu nahi ditu. Ikastetxeak jolastokia du kirol-pistaren inguruan, eta urbanizatu egin nahi dute, ikasleentzat abegikorragoa, dibertigarriagoa eta erabilgarriagoa izan dadin. Arazoa ikuspegi ekologikotik, ekonomikotik eta autarkikotik aztertu dute.

     

    Ttipi Studio Koop.

    Ttipi kooperatibak lankidetza-diseinuko prozesuak eta zerbitzuak ezartzen eta dinamizatzen ditu hirian, erakundeetan eta ingurune komunitarioetan. Eremu publikoan eta pribatuan parte hartzeko eta harremanetan jartzeko beste modu batzuk aztertzeko beharretik eta nahitik sortu zen. Modu horiek lankidetza- eta proposamen-jarreretan oinarritutakoak dira, komunitate horizontalagoak sorrarazten dituzte eta tartean dauden pertsona eta agenteen inplikazio zuzena eta aktiboa bultzatu nahi dute, behetik goranzko logika baten arabera.

     

    Lan-proposamena

    Ttipi Studiok honako hau proposatzen du: San Pelayo ikastetxearen kasuan aplikatzea azken urteotan espazioaren inguruan garatu eta egokitu diren azterketa, ko-sorkuntzak eta prototipoak. Metodologia erraza eta eraginkorra ezarri nahi dute, beste testuinguru batzuetan edo beste pertsona/talde batzuek baliatzeko modukoa.

     

    Emaitzak

    Egindako elkarlanak eman du fruitua eta orain ikastetxeak proiektu bat abiarazi nahi du, irakasle eta ikasleen laguntzarekin, ikastetxearen patioa birdiseinatzeko, erabilgarriago eta atseginagoa izan dadin. Aurkezpenean ikasleen ordezkari bat ere egon zen.

     

    Idatzi iruzkina

    Zihurtatu beharrezkoa den informazioa (*) bete duzula. HTML kodea ez da baliogarria.