Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Ikasi, artisau digitala izaten

Teknologia herritarren zerbitzura jartzeko laborategi bat, hori da Hirikilabs. Do It Yourself (zuk zeuk egin) filosofia jarraitzen du ekimen honek. Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroarekin batera diseinatu eta landu da eta xedetzat du abangoardiako bitartekoekin esperimentatzea eta teknologia berriak erabiltzea tailerren zein ikastaroen bitartez ezaguerak partekatzeko.

Laborategiko Lantaldeez gain, proiektuak Hirikikas eta Hirikilabs plaza lan-ildoak ditu.

Lehenengoak komunikazioa eta sarea bezalako gaiei heltzen die.  Gainera, 3D inprimaketa edo robotika bezalako tresna teknologikoen erabilera sustatzen du, era sortzaile batean aplika daitezen. Tailerretan skate bat edo konpost-ontzi bat sortzen ikas daiteke, adibidez, eta parte-hartzaile eta gonbidatuen artean ezagutzak partekatu egiten dira. Amaitzeko, Hirikilabs plaza ildoa proposatzen du proiektuak. Elkartzeko espazio batean datza, non proiektuak modu autonomoan proposatu eta praktikara eraman daitezkeen. Maker mugimendura irekitako ate bat.

 

Informazio gehiago

Datuak

  • Eragileak:
  • Kokapena:
    Easo kalea, 43, Donostia,Gipuzkoa
  • Hasiera:
    2016ko urtarrila
  • Bukaera:
    2016ko otsaila
Show Street View