Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Elkar argitzen duten hizkuntzak

Beren hizkuntzan bizitzeko oztopoekin topo egitean irudimena garatu eta mekanismoak asmatu behar izan dituzten hamarnaka hizkuntza komunitate daude Europan. Gizarte-mugimenduak, kooperatiba txikiak, hedabideak, kultur elkarteak, hezkuntza-zentroak, erakunde publikoak eta abar etengabeko esperimentazioan dabiltza ideiak, kanpainak, proiektuak eta produktuak asmatuz, beharrizan berrietara egokitu eta hizkuntza gutxituak sustatzeko.

Berrikuntzaren eredu garbia dira;  lankidetza eta elkarlan modu berriak, harremanak eta eraldaketa biderkatzeko gakoak. Erantzuteke dagoen erronka elkar ezagutzearena da. Eremu urriko hizkuntzak bultzatzen lan egiten duten pertsona eta taldeek besteen ideia eta esperientzietatik ikasteko aukera izatea. Horretarako, beharrezkoa izango da praktika berritzaile eta arrakastatsuenak identifikatu eta ahal bezainbeste zabaltzea, prozesuak ikusgai jartzea eta eragileen arteko elkarrizketak eta topaketa erraztea, noski.

Web plataforma batek bilduko du eragileek partekatu nahi duten guztia. Azkenik, sare osoa eta bere energia sortzaile eta berritzailea topaketa batean hezurmamituko da; bertan erakutsi, entzun, ikasi eta partekatu ahal izango da edozein ideia eta proiektu, gure hizkuntza txikietatik Europa aniztunari ekarpena egiten jarrai dezagun

 

Datuak

  • Eragileak:

    Soziolinguistika Klusterra

  • Kokapena:
    Donostia
  • Hasiera:
    2016ko ekaina
Show Street View