Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut

Iturriak

Instalazioa eremu publikoan

Sarri, oharkabean igarotzen dira hiriaren etengabeko aldaketak; beste batzuetan, ordea, gure egunerokoan edo gure harremanetan eragiten dute. Amarako gizon bat egunero irteten da paseatzera, gogoko tokira iritsi eta ura edaten du iturritik. Ostiralean, egunero bezalaxe, iritsi da iturrira, baina iturria ez dago han. Zergatik kendu ote dute? Non dago? Zenbatek dute bere hiri-iruditegian iturri berori? Nola eraikitzen dugu eremu publikoa?

Gure historian, iturriek gure hiria konfiguratu dute: hirien erdian zeuden, uraren sarbidea errazteko, eta topaleku ziren. Proiektu hau hiritik kendutako iturriak plaza berean instalatzean datza. Bilketa eta katalogazio honek memoriara garamatza, eta plaza Plaza bihurtu nahi du, historiaren bidez, memoriaren bidez, eta jada erabiltzen ez diren hiri-altzariak berrerabiliz. Beharbada jada ez zegoela konturatu ez arren, iturria ikustean bere kokaleku zehatza datorkigu burura, eta amonarekin bere ondoan askaltzen genuen sasoia gogorarazten digu horrek.

Historia eta oroitzapen txikiak dira, eta kontakizun handiago bat osatzen dute hiri-altzariei lotuta, norbanakoaren memoria, memoria kolektiboaren parte baita.

Maider Lópezen interbentzioek kanpotik inposatutako jarrera-arauak agerrarazten dituzte, zeinak sormenak neutraliza baititzake, modu sinbolikoan bada ere, alternatibak sortzeko. Gauza eta lekuen estatikotasuna hautsita, negoziazioaren lurralderako bidea irekitzen du, eta ikusteko eta harremanak eratzeko modu berriak bilatzera garamatza. 

Instalazioaren iturrien jatorrizko kokalekuak, kendu ziren urtea edota arrazoiak ezagutzeko hemen duzu ikerketa txostena:

Deskargatu hemen.

 

Datuak

  • Eragileak:

    Maider Lópezen Tokialdatu / Lekualdatzea erakusketan eta katalogoan parte hartzea, Koldo Mitxelena Kulturunean (2015eko urriaren 29tik 2016ko otsailaren 6ra bitartean) eta MARCOn (Vigoko Arte Garaikidearen Museoa), 2016ko ekainean.

    San Telmo Museoan sortu zen proiektua 2010ean, eta gaur egun DSS2016EUrekin batera ari da gauzatzen.

  • Hasiera:
    2016ko urtarrilak 23
  • Bukaera:
    2016ko urriak 31