Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut

KontuKontanitz, aniztasun funtzionala ahozko literaturaren bitartez

Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak ahozko literatura erabili zuen aniztasun funtzionala balioan jartzeko, eta horretarako KontuKontanitz antolatu zuen, aniztasun funtzionala duten pertsonen errealitate ezberdinak oinarri dituzten ipuinak sortu eta haurrentzako ipuin-kontaketa ikuskizun gisa taularatu zituen ekimena.

Abenduaren 12tik 18ra bitartean, Pello Añorgak, Magda Labargak, Lorena Igartuak, Ana Apikak, Amaia Ruiz de Galarretak eta Telmo Iruretak errealitate anitzetatik jaiotako ipuinak taularatuko zituzten hezkuntza zentroetan eta kultur etxeetan.

Ekimenaren helburua kulturaren eta, bereziki, ipuin-kontalaritzaren bidez aniztasun funtzionalaren aurpegi eta errealitate ezberdinak ezagutzera ematea izan zen, horien inguruko ezjakintasunak eragin ohi dituen diskriminazio-jokabideak baztertzen laguntzeko eta gizartearen aniztasuna balioan jartzeko.

Aniztasun funtzionala

Pertsona batzuen ezaugarriak eta funtzionamendua gizarteak gehiengo bezala definitzen dituenen ez bezalakoak dira, eta berezitasun horiek ez dira kontuan hartu gizartea eta ingurua eraikitzeko prozesuan. Pertsona horiek, baina, gainontzekoen zeregin berberak betetzen dituzte. Eta hala egiten dute, baina beste modu batean, zenbait kasutan beste pertsona batzuen bitartez.

Ideia hori abiapuntu hartuta,Bizi Independentearen Foroaren (FVI) baitako desgaitasuna duten pertsonen komunitateak aniztasun funtzionala kontzeptua sortu zuen "desgaitasun" hitza ordezkatzeko.

Termino horren erabilerak aldarrikatzen du gehiengoarenak ez bezalako ezaugarriak dituzten pertsonak ere gizartean eskubide osoko kide direla.

Ipuin-kontalariak

Hiru astez, aniztasun funtzionala duten pertsonen edo kolektiboen egunerokotasunean murgildu eta haien errealitatea bertatik bertara ezagutzearekin batera, errealitate horiek modu esplizitu zein inplizituan agerian uzten duten ipuin-kontaketa saio bana sortu zituzten ipuin kontalariek.

Pello Añorga itsumenaren munduan murgildu zen begiekin ikusi ezin duten pertsonen egunerokotasunera hurbildu eta haiengandik ikasteko asmoz. Ana Apikak, aldiz, Autismo Espektroaren Nahasmendua hurbildu zigun ezezaguna bezain arrotza izan ohi den errealitate hori hobeto ulertzen laguntzeko. Magda Labarga kontalari kanariarra garun paralisiaren munduan sartu zen Lorea Igartuaren eskutik, eta bien artean sortu zuten ipuina eta poesia lotzen dituen ikuskizuna. Amaia Ruiz de Galarreta eta Telmo Irureta aktore gazteek ere garun paralisia landu zuten.

Datuak

  • Eragileak:

  • Kokapena:
    Easo kalea, 43, Donostia,Gipuzkoa
  • Hasiera:
    2016ko abendua
  • Bukaera:
    2016ko abendua