Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Kooperatzearen artea

XIX. mendeaz geroztik solidaritatearen, erantzukizunaren, demokraziaren, esfortzuaren eta berdintasunaren printzipioetan oinarritutako kudeaketaeredua proposatu duen mugimendu soziala da kooperatibagintza. Gizarte-mugimendu hau abiapuntu hartuta jaio zen Kooperarock; euskal kooperatibagintzak azken hamarkadetan lanaren antolaketan, ekonomian edo hezkuntzan izan duen eragina aztertu eta artearen bidez sozializatzeko helburua zuen diziplina arteko proiektua.

Herritarrek emozioen eta ekintzaren bidez kooperatibagintzaren funtsa ulertzeko esperientzia artistikoa eraiki zen mota desberdinetako eragileen alkarlanari esker.

Hausnarketa-prozesu batetik abiatuta, kooperatibagintzaren oinarrizko balioak aztertu ziren eta emaitza eskola komunitatearekin elkarbanatu zen. Haurrekin egin zen bitartekaritza prozesua baliatuz eta zuzendari artistiko baten laguntzarekin, antzezlan bat sortu zen haurrek kooperatibagintzaren ideiak dramatizazioaren bidez barneratzeko aukera izan zezaten.

 

Datuak