Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut

LaPublika

Arte-jarduerek esfera publikoa eraikitzen duten moduei buruzko jarduera-egitaraua da LaPublika. Esfera publikoa deritzegu bai eremu publikoei (kalea, plaza,hiria), bai Interneti edo komunikabideei, bai gauza erkideen kudeaketan parte hartzeko mekanismoei (lengoaia, errituak, arauak, prozesu kolektiboen estetika). Herritarren eta gizartearen paradigma berriak sortzen ari ziren sasoian, LaPublikak prozesu horiei buruzko lanerako eta gogoetarako marko izan nahi zuen.

Artearen lengoaietan zentratuta, LaPublikak bestelako jakintza-arloak ere landu zituen, batez ere giza zientziak, hirigintza, pedagogiak eta feminismoak. Generoaren ikuspegia eta pedagogia kritikoak, izan arautuak zein informalak, programa osoaren zeharkako ardatzak ziren.

Bertatik bertarako egitarauaz gain, jarduera guztiek izan zuten podcast formatuko bertsioa proiektuaren irrati-webgunean, on line entzun eta deskargatu ahal izateko.

Zer da: Tailerrak, hitzaldiak, mintegiak, argitalpenak, irrati-webgunea, interbentzioak, sinposioa.

Informazio gehiago: www.lapublika.org

 

Datuak

  • Eragileak:

    LaPublika proiektuan hainbat eragilek hartzen dute parte: consonnik zuzendu eta kudeatzen du eta Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburuak eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak ekoizten dute, UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultatearekin, Azkuna Zentroa eta Dabadabarekin elkarlanean garatu da, eta ondorengoen laguntza jasotzen du: Eusko Jauralitzaren, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila; Bizkaiko Foru Aldundia; Bilbao Ekintza; Acción Cultural Española (AC/E); EHUKultura (Unibertsitate eta Zabalkuntza Zuzendaritza Bizkaia, UPV/EHU); Hotel Silken Amara Plaza; Radio Euskadi (EITB); Casares Irratia; 97 FM irratia; Filmin; Radio Vallekas; TEA FM irrati eskola; Gorka Izagirre txakolina; El Estado Mental; Bilbotex; Agpograf eta Hazi Fundazioa.

  • Kokapena:
    Tabakalera, consonni (Bilbo), Bizkaia Aretoa (Bilbao), beste eremu batzuk
  • Hasiera:
    2015eko urria
  • Bukaera:
    2016ko abendua

Idatzi iruzkina

Zihurtatu beharrezkoa den informazioa (*) bete duzula. HTML kodea ez da baliogarria.