Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Mugak lausotzen dituzten zubiak

Proiektu honek pausoak eman nahi ditu Europa batuago baterantz, non herriak mugez gaindi lotzen diren; halaber, lagungarri izan nahi du auzokoen arteko hesiak gainditzeko geografia partekaturako bidean. Horretarako, Irun eta Hendaia lotzen dituen etorbideko zubia, bi estaturen arteko muga izandakoa, eraldatuko du: joan-etorrirako lekua toki bizigarri bihurtuko du, hausnartzeko, jarduteko, esperimentatzeko, trukerako eta artea sortzeko espazio. Zubiaren lehenengo mendeurrena dela-eta, bere ohiko erabilera aldatuko da, kulturgune iragankor bihurtzeko. Han, maiatzaren erdialdetik uztailera bitartean, “mugaz gaindiko” kontzeptuaren eta inguru horretan egiten den kulturaren interpretazio artistikoaren inguruko egitaraua egingo da. Literatur topaketen, zine-zikloen eta erakusketen bidez, Santiago zubia eztabaida-leku bihurtuko da: lurraldeak markatzen jarraitu nahi duten kanpoko mugez eta kultura-ohitura zaharrek inposatzen dizkiguten barneko mugez eztabaidatuko da.

Datuak

  • Eragileak:

    Consorcio transfronterizo bidasoa txingudi

  • Kokapena:
    Santiago Zubia, Irun
  • Hasiera:
    2016ko maiatza
  • Bukaera:
    2016ko uztaila
Show Street View

Idatzi iruzkina

Zihurtatu beharrezkoa den informazioa (*) bete duzula. HTML kodea ez da baliogarria.