Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Proiektuak taldean eraiki

Gizarte-inplikazioko proiektuak sortzea eta hobetzea, hori izan zen Proiektuen Azoka, (K)idearen apustua. Helburu horrekin Impact Hub Donostia eta Donostia 2016 batu egin ziren, eta Gipuzkoan zehar 6 topaketa antolatu zituzten.

Ekimen honek topaketa fisiko eta birtualak sustatu zituen, ideiak, baliabideak eta tresnak partekatzeko. Besteengandik ikasteko, eztabaidatzeko eta ekarpenak egiteko espazioak, norbere proiektuetan harago egiteko. Sorkuntza kolektiboaren alderdian, aurkeztutako ideia eta proiektuak aberastea sustatu zuen. Prestakuntzaren alderdiak, bestalde, pertsonak gaitu zituen, proiektuak prestatu, diseinatu eta garatzeko. 2015ean eta 2016n Gipuzkoan aurrez aurre egin ziren sei jardunaldiez gain, plataforma digital bat izango du topaleku gisa.

Ekitaldiak elkartrukatze eta garapen kolektiborako plaza izan ziren. Konpartitzeko, ikasteko, eta gizarte eraldaketarako proiektuak eta ideiak taldean gauzatzeko espazio fisikoa. Bederatzi orduz jolasa, jana, talde lana, ikaskuntza eta erremintak nahastu zituen espazio dibertigarri bat elkarbanatu zuten parte-hartzaileek. Helburua: guztion artean, gure ideiak eta proiektuak sendotzeko bidean beste pauso bat ematea.

Webgunea

 

 

Proiektuen Azoka (K)idea

Datuak

  • Eragileak:
  • Kokapena:
    Easo kalea, 43, Donostia,Gipuzkoa
  • Hasiera:
    2015eko maiatza
  • Bukaera:
    2016