Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Zubi bat zeharkatu, eta Europa

Kontinente txikienetako bat da Europa, baina, era berean, aniztasun handienetakoa; izan ere, kultura eta herri ugari daude bertan, eta lurraldea irekita dago horien artean kultura trukatu eta aberatsagoa egitera.

Zubideak proiektuaren asmoa da kontinente zahar honetako kulturen artean loturak sortzea, eta horiek Donostiara ekartzea. Horretako, hiriko zubi enblematikoenen ohiko erabilera aldatu eta kultur jaialdien topagune bihurtuko dira. Jaialdi horietan Wroclaw, Dublin, Lyon eta Liublianako kultur jarduera esanguratsuenen erreplikak ekarriko dira Urumea ibaira. Hala, herritarrek aurrez aurre ezagutu, sentitu eta bizi ahal izango dituzte Europa betetzen duten hainbat kultura.

Maiatzetik uda amaiera arte, kultur jarduera garrantzitsuren erreplika bihurtuko dira zubiak. Helburua da zubietan hainbat arte-adierazpen jasotzea, esaterako: literatura, dantza, musika edo antzerkia. Ekimen hauek guztiak une bakoitzean aukeratzen den zubian egingo dira.

Datuak

  • Eragileak:
  • Laguntzaileak:
  • Kokapena:
    Donostia,Gipuzkoa
  • Hasiera:
    2016ko maiatza
  • Bukaera:
    2016ko iraila
Show Street View