Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Elkarrizketak

DSS2016EUren programa ofiziala Elkarrizketak lerroarekin osatuko da. 2016ko Europako Kultur Hiriburutzaren eta hiriko kultur agenda ofizialaren artean elkarrizketa sustatzeko diseinatu den ildoa da. Lerro honen bitartez, proiektu espezifikoak sortuko dira trukearen botere sortzailearen inguruan. 

DSS2016EUk Elkarrizketak lerroa diseinatu du inguruko kultur egitarau zabala aintzatesteko. Programazio-ildo hau tokiko kultur-programatzaileekin batera berariazko proiektuak sortzera bideratuta dago, xede izanik DSS2016EUren balioak hedatzea da, hala nola parte-hartzea, Europarekiko lotura, aniztasuna eta elkarbizitza. Donostia 2016 lankidetzan arituko da Hiriburutzaren kide naturalak diren tokiko eragileekin: bai kultur erakunde handiekin, zein publiko berezituagoari zuzendutako proiektu iradokitzaileekin edota erakunde sozialekin.

Donostia 2016k ildo honen izaera konplizea inguru geografiko hurbilenaz haratago hedatu nahi izan du, eta kanpora zubiak eraiki. Horretarako, alde batetik, DSS2016EU “elkarrizketan” arituko da Wroclawekin, Donostiarekin batera Europako Kultur Hiriburua baita. Horrez gain, lankidetza-proposamenak jarri dira martxan Donostiarekin batera 2016ko Europako Kultur Hiribururako hautagai izan ziren hirietako kultur eragileekin (Burgos, Kordoba, Las Palmas, Segovia eta Zaragoza); eta baita iraganean Europako Kultur Hiriburu izandako Espainiako hirietakoekin ere (Madril, Santiago de Compostela eta Salamanca).

‘Karta zuriak’ proiektuak osatzen du Elkarrizketak lerroaren egitaraua. Egitasmo honen baitan, erabateko askatasuna eman zaie Esther Ferrer, Anjel Lertxundi eta Jone San Martin sortzaileei, DSS2016EUrentzat proposamen kultural bana egin dezaten.