Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Ardora
Erabakiak donostiarren esku

Energia-olatuak programak emandako diru-laguntzak zein proposamenek jaso dituzten erabaki duen lan-taldea edo hautapen-batzordea izan da Ardora.



Zergatik sortu du Donostia 2016k Ardora?

Donostia 2016k herritarren parte hartzean izan du oinarrietako bat; era berean, herritarren parte-hartzea erabakitze-ahalmenarekin lotu nahi izan du. Bide horretan egindako urratsa izan da Ardora.


Nork osatu du Ardora?

Zozketaz aukeratutako 194 herritar izan dira Ardorakide Energia-olatuak programak iraun zuen bitartean, 7 herritar-talde desberdinetan. Kide bakoitzari hiru balorazio-saiotan parte hartzeko konpromesua eskatu zaio. 18 urtetik gorako Donostiako biztanleen artean egin da zozketa.


Nola egiten du lan Ardorak?

Hilabetean behin izan diren balorazio-saioetan bildu izan da Ardora, diruz babestu diren proposamenak aukeratzeko. Ardorakideek beraiek erabaki dituzte jarraitu beharreko irizpideak, beti ere Donostia 2016 egitasmoaren oinarriak eta ezaugarriak aintzat hartuta. Irizpideak eta taldearen funtzionamendua adosteko, bateratze-saioak antolatu dira Ardorak osatuko zuten herritarrekin.

Ardoraren bilera guztietan laguntzaile talde batek hartu du parte edozein zalantza argitzen laguntzeko.