Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut

Hazitegiak

Biharko uzta gaur erein. Hau da Hazitegiaken lana inspiratzen duen filosofia; hiritar, artista eta kultur ekipamenduen arteko harremanetan aldaketa txikiak bultzatu nahi dituen lana. Baina, nola lortu helburu hau?


Batetik, bitartekaritza artistikoaren bidez. Ohiko eszenategi edota erakustaretotik kanpo artista eta hiritarren arteko topaketa eta harreman formula berriak sustatuz. Adibidez, dantza konpainia baten entseguak nagusien Eguneko Zentro batera eramanez, sorkuntza prozesu hau aberasteko; edo artisten presentzia ikastetxetan normalizatuz.


Bestalde, Kultur Etxe, antzoki edota museoak sorkuntza gune gisa erabiliaz. Honek, praktika artistikoak eta hiritarrak modu natural batean gerturatzeaz gain, sortzaile eta artisten lan baldintzak hobetzen lagunduko du.


Eta, azkenik, gure artista eta kultur eragileek Europa mailako sare eta proiektuetan parte hartu dezaten lagunduz. Modu honetan, euren jarduna aberasteaz gain etorkizunerako proiektu berriei bidea zabaldu nahi diegu. Hiru erronka garrantzitsu, beraz. Zailak bezain ezinbesteko.


Donostia Kultura lankidetzan ari da kai honekin eta 2016. urtearen ondorengo jarraipenaz arduratuko da.

 

Hazitegiak kaiaren proiektuak

Corners of Europe
Mugalariak
Joan-etorriak
Labore
Kimu

 

 

Idatzi iruzkina

Zihurtatu beharrezkoa den informazioa (*) bete duzula. HTML kodea ez da baliogarria.