Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Inaugurazioa

Inaugurazioa

Inaugurazioko bost egunetan zehar herritarrak kalera irten ziren eta hiriak urte berezi horri hasiera emateko zuen nahia erakutsi zuten. Egun hauek hasi berri genuen urtearen laburpen modukoa izan ziren: 3.000 kultur jarduera baino gehiagoz osatutako kultur programa, 500 kultur- eta gizarte-eragilek osatutakoa.

Inaugurazio-programa 88 jarduerak osatu zuten. Diziplina anitzeko programazio zabal hau prestatzeko ia 50 kontzertu-areto, klub, arte-galeria, museo, elkarte, jaialdi eta hiriko bestelako eragilek hartu zuten parte.

Donostia 2016ren inaugurazio ekitaldi nagusiak, 50.000 ikusletik gora batu zituen. 1.000 lagunek, 50 elkartek eta 400 boluntariok parte hartu zuten guztira Elkarbizitzaren zubia ikuskizunean.

Inaugurazioko beste une gorena, Kontxako hondartzan egin zen danborraden elkarretaratzea izan zen, hiriko auzo ezberdinetatik etorritako danborradak bildu zituena. Parte hartzaileen eta ikusleen artean 21.000 pertsona batu ziren.
Hauetaz gain, 1966 | Gaur Konstelazioak | 2016 erakusketaren inaugurazioa; Oneka marrazoa haurrentzako ikuskizuna; Musikeneren Jazz departamentuaren kontzertua Trinitate plazan eta Les Tambours de Feu kale antzerkia ere oso ekitaldi jendetsuak izan ziren, besteak beste.

Donostia 2016k 1.000 boluntario baino gehiagoren ekarpen desinteresatu eta eskuzabalarekin kontatu zuen inaugurazio ekitaldietan.