Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Itxiera

Itxiera

2016ko abenduaren 12 eta 18 bitarteko astean jarduera-programa bizi bat antolatu zen hiri osoan zehar Hiriburutza urteari agur esateko. Egitaraua asteburuan iritsi zen gorenera, une horretan egon baitzen jarduera-kontzentrazio nabarmenena.

Jarduera, kontzertu, hitzaldi eta jaialdi-crescendo hau 2017ko Europako Kultur Hiriburuei, Aarhus eta Pafos-i, lekukoa pasatzeko antolatutako ekitaldi institituzionalarekin hasi zen. Une horretatik aurrera, ostiralean, larunbatean eta igandean jarduera-sorta zabala eskaini zen, eta ekintza horietako gehienak Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentro Tabakaleran gertatu ziren. Izan ere, asteburuko espazio protagonista izan baitzen Tabakalera, hogeiren bat jarduera baino gehiagorekin.

Tabakaleran ospatu zen, baita ere, eraikineko hainbat eszenatokitan aldibereko programazioa eskaini zuen gaueko festa bat. Europako kulturaren inguruko ospakizun honetan arreta berezia jarri zitzaien Donostiatik, Wroclawetik, Aarhusetik eta Pafosetik etorritako artistek prestatutako diziplina anitzeko (zinea, dantza, musika, literatura, performanceak, etab.) proposamen artistikoei.