DONOSTIA 2016REN EBALUAZIO JARDUNALDIAK

Donostia 2016k ebaluazioari buruzko jardunaldiak antolatu ditu, eta horietan Hiriburutzaren emaitzak aurkeztuko dira. Maiatzaren 18an eta 19an izango dira, EHUko Carlos Santamaria zentroan eta programak Hiriburutzaren eta proiektu zehatz batzuen ebaluazio orokorra hartzen du barnean. Lehenengo egunean saioak goizez eta arratsaldez izango dira; bigarrenean, goizez. Jarduerak irekiak eta doakoak izango dira lekuak bete arte, baina formulario honen bidez izena ematea beharrezkoa da.

Izena emateko epea maiatzaren 5ean amaituko da.

Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut