Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Nola lagundu diezaioke antropologo batek auzoko kultur dinamika garatu nahi duen bizilagun talde bati?
2015-06-22

Nola lagundu diezaioke antropologo batek auzoko kultur dinamika garatu nahi duen bizilagun talde bati?

Donostia 2016k Hibrilaldiak proiektua aurkeztu du, erronka kolektiboei aurre egiteko hibridazio prozesuen egitasmoa.

Auzolab proiektuaren eboluzioa da Hibrilaldiak, lehenengo esperientzia horretan izandako ikasketan oinarritutako lan-metodologia.

Hibrilaldiak Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren ildo metodologikoetako bat da. Elkarte, enpresa edo herritar talde batek identifikatutako erronka bati aurre egiteko hibridazio prozesuak dira; beti ere, profil “gertagaitzeko” profesionalen laguntzarekin gauzatzen dira. 2015 eta 2016 urte bitartean, hiru deialdi egingo dira hibridazio-prozesu hauetan parte hartuko duten proiektuak aukeratzeko. Deialdi ireki bitartez egingo da  proiektuen aukeraketa eta 2015eko uztailaren 19ra arte luzatuko da lehenengo deialdian proposamenak aurkezteko epea.

Erronka aurkezten duen taldearekiko profil ezberdina duen profesionalen laguntzarekin, aldaketa nahiei erantzutea helburutzat duen lan-sistema hau 2014an jarri zuen martxan Donostia 2016k lehen aldiz, c2+i/Conexiones improbables-en euskarri metodologikoarekin eta jarraipenarekin. Auzolab izenpean hasitako ibilbidean, lau erronka landu ziren: bi DSS2016EUk proposatutakoak eta beste bi herritarrek aurkeztutakoak. Esperientzia aitzindari honetan ikasitakoan oinarritutako formatua proposatzen duten prozesuak izango dira aurrerantzean Hibrilaldiak.

Konexio ez naturalak

Hibrilaldi bat ez da ohiko herritarren parte hartze prozesu bat, izan ere, modu naturalean gertatzen ez diren konexioak sortzen dira, erronka bati erantzun nahi dion pertsona-taldearen eta profil gertagaitzeko profesionalaren artean. Profesional horiei "desberdinak" esaten zaie eta "hibriltari" taldeari aniztasuna eta beste pentsamendu mota bat eskaintzen diote. Gehienetan artistak, sortzaileak eta gizarte pentsalariak izan ohi dira.

Edozein arloko premia bati erantzun nahi dion pertsona-talde oro izan daiteke hibriltari; aurrez identifikatu dituzten erronkei erantzuna emateko ikuspuntuak eta indarrak batzeko grinak elkartzen ditu. Hibriltari izan daiteke, esate baterako, auzoaren kultur dinamika berriz definitu eta garatu nahi duen bizilagun talde bat; espazio degradatuak berriz pentsatu nahi dituen eragile talde bat; kode etikoa landu nahi duen enpresa bat, etab.

Lan-dinamikari dagokionez, aurrez proiektuarentzat aukeratutako profesional "desberdinak" gidatuko ditu saioak Conexiones improbables-en hibridazio metodologia  jarraituz. Sarrera saioaz gain, hiru orduko hiru lan saio eta emaitzak aurkezteko saio bat egingo dira. Horrez gain, deialdietan parte hartu duten hibriltariek esperientziak partekatu eta elkar ezagutzeko aukera ere izango dute 2016an .

Deialdi irekiak

2015-2016 urte bitartean  hiru deialdi egingo dira guztira hibriltari taldeen proiektuak aukeratzeko. Deialdi guztien inguruko informazioa eta oinarriak DSS2016EUren webgunean izango dira eskuragarri. Euren proiektuak, erronkak edo premiak hibrilaldietan landu nahi dituzten herritarrek, bertan aurkituko duten galdetegia bete beharko dute parte hartzeko. Lehenengo deialdian proposamenak aurkezteko epea uztailaren 19ra arte luzatuko da eta aukeratutako proiektuen hibrilaldiak datorren irailean jarriko dira martxan.

Deialdi bakoitzean jasotako proposamenak Donostia 2016 eta c2+i/Conexiones improbables lan-taldeetako kideek baloratuko dituzte Donostiako Udaletxeko  Herri Partaidetza saileko langile batekin batera. Aukeratutako proiektu guztien hibrilaldien emaitzak ekitaldi publiko batean aurkeztuko dira 2016ko irailean.

Proiektu honen inguruko zalantzak argitzeko, antolatzaileekin biltzeko aukera eskainiko da ekainaren 29an, astelehena, 16:00etatik 19:00etara DSS2016ren egoitzaren beheko solairuan (Easo kalea 43, Donostia).

Zalantzak argitzeko kontaktua:
Arantxa Mendiharat, Conexiones improbables.
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

 

Idatzi iruzkina

Zihurtatu beharrezkoa den informazioa (*) bete duzula. HTML kodea ez da baliogarria.