Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Donostia 2016, Espainiako zortzi hirirekin elkarrizketan
2015-09-09

Donostia 2016, Espainiako zortzi hirirekin elkarrizketan

Elkarrizketak lerroaren baitan, DSS2016EU lankidetzan arituko da Europako Kultur Hiriburu izateko hautagai izan ziren bost hiriekin eta iraganean titulu hori izan duten hiru hiriekin.

Irailean, Madrilekin eta Segoviarekin izango dira kolaborazioak.

Donostia2016 ElkarrizketakMadril

Elkarrizketak programazio-ildoa tokiko kultur programatzaileekin elkarlanean berariazko proiektuak antolatzeko sortu zen, eta lerro horren baitan dagoen izaera kolaboratzailea zabaldu nahian, DSS2016EUk Espainiako zortzi hirirekin aliantzak sortzeko ekimena jarri du martxan. Hiriak honakoak dira: 2016ko Europako Kultur Hiriburu izateko bost hautagaiak (Burgos, Kordoba, Las Palmas Kanaria Handikoa, Segovia eta Zaragoza) eta dagoeneko Kultur Hiriburu izan diren hirurak (Madril, Santiago de Compostela eta Salamanca; 1992, 2000 eta 2002 urteetan, hurrenez hurren).

Lankidetza hauen helburua DSS2016EUren eta hiri hauen arteko senidetzearen alde egitea da, Donostia 2016ren balioak sustatzen dituzten kultur proiektuen bidez. Irailean, DSS2016EU Madril eta Segovian izango da.


Dance 2gether Madrilen

Datorren asteburuan, Donostia 2016ren kultur programaren parte den Dance 2gether proiektu pedagogiko berritzailea aurkeztuko da Madrilen izango diren bi ekitalditan.

Irailaren 12an, TEDx Madriden aurkeztuko dute. TED hitzaldi ezagunen izaera jarraitzen duen tokiko programa da TEDx. Madrilgo topaketan hizlari arituko dira Dance 2getherren sortzaile Wilfried van Poppel y Amaya Lubeigt koreografoak, eta Larramendi ikastetxeko ikasleek proiektuaren barnean sortu zuten koreografia aurkeztuko dute. TEDx Madrid streaming bidez jarraitu ahal izango da lotura honetan. Gainera, irailaren 13an, Larramendi ikastetxeak Dance 2getherreko sorkuntza lana aurkeztuko du Danza Donosti-Madrid topaketan, non dantza-proiektuetan murgilduta dauden beste hiru talderekin elkartuko diren.


Hay Festival Segovia

Bestalde, DSS2016EUk Hay Festival Segovia literatura eta arte jaialdiaren 10. edizioan parte hartuko du, literaturaren eta hizkuntza gutxituen gaineko bi mahai-ingururekin. Bi topaketak Segoviako Quintanar jauregian ospatuko dira irailaren 26an, larunbata.

Lehenengoan, Martin Chilton, The Telegraph egunkariko bertsio digitaleko kultur editorea, solasean ariko da Galesen bizi diren bi idazlerekin: Owen Sheers eta Jay Griffiths. Bigarren ekitaldian, Anjel Lertxundi idazle euskalduna eta Mercé Company katalana bilduko dira. Elkarrekin hausnartuko dute hegemonikoak ez diren hizkuntzetan idazten duten autoreen lanari buruz, eta hizpide izango dituzte, besteak beste, elebitasuna, diglosi egoeran dauden hizkuntzak eta sorkuntza hizkuntzaren hautua.


Elkarrizketak udan abiatu ziren

Pasa den ekainean,  DSS2016EUk, Trayectos eta Dantza Hirian jaialdiekin batera, dantza garaikide ekitaldia koproduzitu zuen. Emanaldia Zaragozako Trayectos Dantza Garaikideko Nazioarteko Jaialdian aurkeztu zen. Tarde o Temprano aragoiarrek eta Olatz de Andrés euskal koreografoak sortu zuten obra hori berriz ikusiko da irailaren 20an Donostian, Dantza Hirian jaialdiaren programazioaren barnean.

8 iruzkin

Idatzi iruzkina

Zihurtatu beharrezkoa den informazioa (*) bete duzula. HTML kodea ez da baliogarria.