Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Hormak bizikidetza-balioen igorle
2015-09-15

Hormak bizikidetza-balioen igorle

Hormek diote proiektuaren sorburua ondokoa da: komunikazio gaitasuna eman nahi zaie jatorrian erabat bestelako helburua duten eraikinei. Bakearen itsasargiko proiektu horrek errespetua eta bizikidetza azpimarratu nahi ditu, eta horretarako euskarri gisa erabiliko ditu inkomunikatzeko, bereizteko, oztopatzeko, geldiarazteko eta isolatzeko erabiltzen diren eraikinak.

Donostia2016 Hormek

Hormak gure egunerokotasunaren parte dira. Bizi garen hirietako eta herrietako osagarririk ikusgarrienetakoa dira; norbanakoa kolektiboaren aurretik jartzen duen gizartearen funtsezko osagarria. Alde batetik, bizikidetzan eta elkartasunean oinarritutako gizarteen garrantzia azpimarratzen dugu, baina, bestetik, elkarrekin harremanetan jartzea eta elkar ezagutzea eragozten duten oztopoak jartzen ditugu.

Hormek dioteren erronka zera da: toki berean urteetan zehar isiltasunean irauteko egindako eraikinek hitz egin dezaten lortzea; ideiak ez daitezen hedatu eraikitako egiturak ideien bozermaile bihur daitezela. Ahaleginduko gara paretak bizikidetza-ikur bihurtzen, pertsona guztientzat etorkizun oparoago bat eragozteko gero eta harresi gehiago eraikitzen den unean.

Hormak komunikazio-elementu izan daitezela lortzea da helburua eta, horretarako, artelan bihurtuko ditugu. Eta gaitasun hori eskuratu dezaten arte-adierazpen oinarrizkoena eta zaharrena aukeratu dugu: horma-irudia. Gure asmoa da hormen gainean margotutako irudiek istorioak konta ditzatela; hiriburutzaren eta Bakearen itsasargiaren balioekin eta helburuekin bat egingo duten istorioak.


Esku-hartzeak hormetan egingo dira, eta hormen inguruan

Bost horma aukeratu dira eta, urrian zehar, bost istorio margotuko dira horma horien gainean: Urumeako igogailuaren horma, Intxaurrondoko Zubiaurre pasealekukoa, Altzako Roman Irigoien parkekoa, Trintxerpeko Zirizako horma bat eta, azkena, Errenteriako Alabergakoa. Horiek margotzeaz arduratuko diren artistak dira: Igor Rezola, Ismael Iglesias, Harsa, Jenny Karna-Escalante, Horma Chic, Judas Arrieta eta Mentalgassi. Horrez gain, Las Chicas de Pasaik eta Iñigo Salaberriak horma-irudi birtualak sortuko dituzte.

Hala ere, horma-irudiena ez da ohiko esku-hartzea izango. Horma-irudietan teknologia berriak txertatuko ditugu artelanen eta inguruan dauden pertsonen arteko zubi-lana egiteko, eta ikusleek artelanak berrinterpretatzeko aukera izan dezaten. Horretarako NFC (Near Field Communication) eta QR teknologiak erabiliko dira. Artelanen inguruan dauden pertsonei lan horien inguruko informazio osagarria eskainiko die.

Era berean, 2015ean margotutako paretak 2016an berriro ere protagonista bilakatuko dira, eta haien inguruan proiekzioak eta koreografiak egingo dira. Proiekzioak Elurmaluta kolektiboaren esku izango dira eta koreografiak Haatik dantza taldearen ardurapean izango dira.

Edozein kasutan, datorren urteko proiektuaren ibilbidea Larrotxenen, Kasaresen, Tabakaleran eta Kalostran izango diren jardunaldi eta hitzaldiekin hasiko da. Topaketa horietan hainbat gai aztertuko dira, besteak beste, Street Art-aren historia, garapena eta etorkizuna, horma-irudien eta hirigintzaren arteko erlazioa, eta arte garaikidean adierazpen horrek izan duen eragina.

Idatzi iruzkina

Zihurtatu beharrezkoa den informazioa (*) bete duzula. HTML kodea ez da baliogarria.