Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Irailaren 29an hasiko da lehen Hibrilaldia, eta sei proiektuk osatuko dute
2015-09-23

Irailaren 29an hasiko da lehen Hibrilaldia, eta sei proiektuk osatuko dute

Asteartetik hasita eta hiru hilabetez, lehen Hibrilaldian parte hartuko duten sei taldeek, profil desberdinetako pertsonen bitartez, aurretik finkatutako lan-proposamenak gauzatuko dituzte.

Prozesuari hasiera emateko, saio bat egingo da, eta, bertan, jarraitu beharreko metodologia aurkeztuko da. 

Donostia2016 hibrilaldiak 1240x600

 

Elkarte batek, enpresa batek edo pertsona talde batek identifikatutako erronkei profil desberdinetako profesionalen laguntzarekin aurre egiteko hibridazio-prozesuak dira Hibrilaldiak.

Edozein arlotako behar bati aurre egin nahi dion kolektibo orok parte har dezake Hibrilaldiak prozesuan. Aurrez identifikatutako erronkei erantzuten dieten ikuspuntuak konbinatuko dira, indarrak bateratzeko. Ez da herritarren parte-hartze prozesu ohiko bat. Modu naturalean sortuko ez liratekeen konexioak sortuko dira erronka bati aurre egin nahi dioten taldeen eta perfil ezohikoak dituzten profesionalen artean. Profil horiek ez dira ohikoak, eta pluraltasuna eta beste ikuspegi bat ematen diote taldeari. 

Idatzi iruzkina

Zihurtatu beharrezkoa den informazioa (*) bete duzula. HTML kodea ez da baliogarria.