Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Emakumeen benetako boterea Europako politikan
2016-03-15

Emakumeen benetako boterea Europako politikan

Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen den hilabete honetan, Europar Elkarrizketak proiektuak emakume eta politikaren arteko hartu emanak jorratuko ditu; emakumeek udal, estatu eta Europako gobernantzan duten eragina aztertuz.

Gai honetan sakontzeko, Europako Legebiltzarreko euskal ordezkaria, Izaskun Bilbao Barandica, Rosa Martínez Kongresuko Diputatua eta Amets Jauregizar, Bakioko Alkatesa izango ditugu gure artean.

 EUROPEOS 1240

Globernance Gobernantza Demokratikorako Institutuak, Donostia 2016k, San Telmo Museoak eta Laboral Kutxak Europar Elkarrizketak proiektuaren aurtengo hirugarren saioa aurkeztu dute. DSS2016EUren kultur programaren barne eta San Telmo Museoak abian jarri zuen Erronkak arloan aurki dezakegun proiektua da honakoa; Laboral Kutxaren kolaborazioarekin batera.

Martxoaren 18an, San Telmo Museoan izango den Europar Elkarrizketen 2016ko hirugarren saioan Izaskun Bilbao Barandica, Rosa Martínez Espainiako Gorteetako Diputatua eta Amets Jauregizar Bakioko Alkatesa izango ditu gure artean. Jardunaldian zehar, maila ezberdinetan genero eta berdintasun alorretan abian jarri diren programa, ideia eta proiektuak ezagutaraziko dizkigute; gertuen ditugun erakundetik hasita (udal politika) estatu eta estatuz haratago doan politiken inguruan sakontuz (Europa mailakoa). Gai askoren gainean galdetzeko aukera izango dugu bertaratzen garen guztiak; genero arteko ezberdintasunak, Europako iparraldean eta hegoaldean garatzen diren politiken arteko aldea eta emakumeek instituzioetan duten benetako eraginari buruz.

Katerina Yiannibas, Europar Elkarrizketak proiektuaren zuzendariaren hitzetan “erakunde publikoetan berdintasun politiken bilakaera aztertzeko aukera ezinhobea izango da jardunaldia; era berean, krisiaren ondorioz emakumea ahalduntzeko proiektuak bertan behera gelditu diren ikusteko ekitaldi aproposa izan daiteke, politika sektorean bereziki”.

Sare sozialen bidezko parte-hartzea

Doako jardunaldi irekia izateaz gain, streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da www.europeandialogues.eu webgunearen bitartez. Era berean, herritar orok ekitaldia hasi aurretik hizlariei galderak bidatzeko aukera izango du, bai Twitter bidez @EUdialogues, edota Facebook sarearen bitartez/European Dialogues.


Informazio gehiago

www.europeandialogues.eu

Twitter @EUDialogues

https://www.facebook.com/EuropeanDialogues

103 iruzkin

Idatzi iruzkina

Zihurtatu beharrezkoa den informazioa (*) bete duzula. HTML kodea ez da baliogarria.