Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Stop War Festibala
2016-03-24

Alkateek gerrari nola aurre egin eztabaidatuko dute Stop War Festibalean

Bihar jaialdia abiaraziko duten Gerra hemen hasten da jardunaldietan Eneko Goia, Manuela Carmena edo Julen Mendoza alkateek hartuko dute parte.

Donostia 2016ren zuzendaritzak Europako balio eta identitateen krisiari buruzko deklarazio bat egingo du.

Inna Modja eta Niña Coyote eta Chico Tornado taldea izango dira jaialdiko lehen eguneko artistak.

 

Bihar hasiko den  Stop War Festibalak Donostiako kaleak beteko ditu antzerkiaz, musikaz, erakusketez... gerraren aurkako mezua aldarrikatzeko eta gatazkekiko erantzun armatuaren ondorioez gogoeta egitera gonbidatzeko diseinatutako programazioa.

Gerra hemen hasten da topaketak

Bihar eta etzi, antimilitarismoaren egungo erronkak eta gure gizartean bakezko kultura sustatzeko moduak jorratzeko asmoz, Gerra hemen hasten da topaketen txanda iritsiko da.

Martxoaren 25a, ostirala, Aieteko Bakearen eta Giza Eskubideen Etxean hainbat hitzaldi izango dira gogoeta eta debatea sortarazteko mundua astintzen duten egungo gatazken inguruan, defentsa-eredu alternatiboak sortzeko aukeraren inguruan eta kulturak eta hezkuntzak gizarte baketsua sortzeko duten garrantziaren inguruan, besteak beste.

Hizlarien artean Belgradoko Women in Black taldearen sortzaile den Staša Zajović, Centre delàs d’Etudis per la Pau erakundeko presidente Pere Ortega edo Begoña del Teso zinema-kritikari eta kazetaria egongo dira. 

Martxoaren 26an, larunbata, 11:00etan, Donostiako udalbatza-aretoan bakearen aldeko alkate eta alkatesen topaketa ospatuko da, Udalerriak eta udalak gerren aurrean tituluarekin. Madrilgo alkate den Manuela Carmenaren ondoan, beste zenbait agintariren iritzia entzungo da, hala nola Josep Maioral y Antigas, Granollerseko alkatea eta Mayors for Peace erakundearen presidenteordea; baita Tuterako alkatea, Eneko Larrarte; Errenteriako alkatea, Julen Mendoza; eta Donostiako alkatea, Eneko Goia, anfitrioi jardungo duena.

Mahaingura Iratxe momoitiok gidatuko du, eta bertan, gerra eta gaztazken kontra udalek eta hiriek garatu dezaketen ekintzez eta ekimenez hitz egingo da, mundu mailako arazo bati, ikuspuntu lokala emanez.

Elkartzea hasi baino lehen, Donostia 2016ko zuzendaritzak deklarazio bat irakurriko du Europako balioen eta identitateen krisiari buruz, gaur egungo testuinguruan “Europagatik poztea zaila” den arren.

“Gaur egungo testuinguruan, zaila da Europagatik poztea. Zubiak eraiki eta ateak ireki beharrean, hormak egin eta mugak azpimarratzen dituen kontinente baten Europako kultur hiriburua izatearen erronka du esku artean Donostiak. Beraz, ezin du galdu elkartasun inklusibo eta justu batean oinarrituriko batasunaren oinarrizko balioen alde egiteko aukera hau.”.

Zubia eszenatokia

Niña Coyote eta Chico Tornado bikotea izango da Stop War Festibalaren anfitrioia. Egiako bikoteak festibala aprobetxatuko du bigarren diska aurkezteko 21:00etatik aurrera.

22:30etan, Inna Modja artista franko-maliarak itxiko du festibalaren lehen eguna. Erritmo gogoraerrazen eta mezu sakonei esker, Modjak arrakasta handia lortu du Frantzian. Emakumeen eskubideen defendatzaile sutsua, oraindik orain NBEaren aurrean hitz egin zuen ablazioaren aurka, berak sufritutako gaitza. Modjak Maria Kristina zubian aurkeztuko du Motel Bamako, bere azken diska.

Larunbatean, 21:00etan, musika zubira bueltatuko da. Bob Geldofek Gose taldea izango du hasierako artista gisa. Arrasateko hirukotearen funtsa trikitixa ulertzeko modo berria da, instrumentu honen ezohiko elementuekin nahasiz emaitza desberdina lortzeko. Gosek tradizioa eta musika elektronikoa batzen ditu erritmo lasaiak, dotoreak, sendoak eta malguak lortzeko.
Goseren kontzertuaren ondoren, 22:30etan helduko da Bob Geldofen estreinaldia hirian. Irlandako musikaria, Live Aid ongintzazko kontzertuetako Band Aid Trust fundazioaren sortzailea. Geldof Stop War Festibalera etorriko da The Boomtown Rats bere taldearekin. Maria Kristina zubiko eszenatokiaren gainean, artista irlandarrak bere ibilbide luzea berrikusiko du.

Egitarau paraleloa

Gaur hasiko da Stop War Festibalaren programazio paraleloa. 19:30etatik aurrera, 2016 Gunean Hain gertu, hain urrun proiekzioez gozatu ahal izango dugu. Santi Bosch eta Susana Urquíak sortutako obra, gerran eta indarkerian oinarritatutakoa, Nogaren kontzertuak lagunduko du musikaz.

Hau ez da izango eguneko hitzordu bakarra. 2016 Gunetik atera gabe, ostegunetik bertatik apirilaren 1era arte, Easo 43ko hangarrean Amnistía Internacionaleko Aurrera goaz? Emakumeen eta neskatoen eskubideak erakusketa ikusi ahal izango da. Erakusketa horretan emakumeek eta neskatoek sufritzen dituzten  desberdintasun- eta diskriminazio-egoerak ikus daitezke, baita haien giza eskubideen urraketak ere, hainbat herrialdetako adibideekin eta istorio pertsonalekin. Festibalaren egunetan, erakusketa irekita egongo da 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Astelehena izango da erakusketa itxita egongo den egun bakarra. Asteartetik ostegunera, 08:00etatik 20:00era egongo da irekita. Ostiralean, erakusketa gozatu ahal izango da 08:00etatik 14:00etara.

Eguneko esparruetako ekitaldiez gain, Stop War Festibalak bi ikuskizun ibiltari izango ditu hirigunean.

Aldarri zuzeneko antzerkia, dantza eta musika barne hartzen dituen diziplina anitzeko ikuskizuna da. Koreografian eta musikan aldaketa bat eskaintzen du, ohiko folklorea eta dantza garaikidea nahastuz, eta Donostiako talde ezberdinetako hogeita hamar kide ingururen parte-hartzea izango du. Aldarri Boulevard eta Kale Nagusian barrena ibiliko da bihar, eta Askatasunaren Hiribidean zehar larunbatean, bi kasuetan 13:00etatik aurrera. Ikuskizun hau Stop War Festibalarentzat egin da espresuki.

Rockalean, bestalde, eszenategi mugikor batean arituko den rock talde bat da, hiriko kaleetan barrena ibiliko dena, herritarrak alaituz eta jaialdiaren espazioetara erakarriz. Errepertorioa rock and rollaren historiako bertsioetan oinarrituko da, betiere gai antibelizista eta bakezalea oinarritzat hartuz. Saio hauek larunbatean (Askatasunaren Hiribidea) eta igandean (Boulevard) egingo dira, 18:00etatik aurrera, jendea jaialdiaren gaueko esparruetara erakartzeko.

Agenda

Martxoak 25
AIETEKO BAKEAREN ETA GIZA ESKUBIDEEN ETXEA
09:00- 20:00| Gerra hemen hasten da topaketak

BOULEVARD, KALE NAGUSIA
13:00 | "Aldarri", gerraren aurkako dantza- eta zuzeneko musika-ikuskizuna

BILBO PLAZA / Egeo itsasoa eszenatokia
12:00-20:00|Erakusketak eta GKEetako postuak
12:00| KAntautoreak: Autumn, June Calsor eta Nahia
17:30|  Ipso Factok aurkezten du: Cha Cha Chat (Antzerkia)
19:00| Funkdamental (Soul, R&B, Funk)

OKENDO PLAZA / Giza eskubideen eszenatokia
12:00-20:00| Arte-erakusketak
12:00| Slowww: “And the winner is...” (Antzerki Dantza)
17:30| Agifugi:  Sonokay (flamenko fusioa) + Javier Escuderoren erakustaldia (luthier).
Mery May & The Muppets

FRANTZIA PASEALEKUA / Women in Black eszenatokia
12:00-20:00| Artisau eta arte azoka
12:00| Bazen Behin Clownek aurkezten du: Clowntu Kontari (ipuin-kontalaria, haurrentzako clowna)
17:30| Voltaia  (Kontzertua)
19:00| Rolling Dice (Kontzertua)

GERNIKAKO ARBOLA PASEALEKUA
12:00-01:00| Munduko janarien azoka

MARIA KRISTINA ZUBIA / Zubia eszenatokia 
21:00| NIÑA COYOTE ETA CHICO TORNADO (Kontzertua)
22:30| INNA MODJA (Kontzertua)
 
Martxoak 26
OSOKO BILKUREN ARETOA
11:00-13:00 | Gerra hemen hasten da topaketak
"Hiriak eta udalak gerren aurrean"
 
ASKATASUNAREN HIRIBIDEA / LOIOLA KALEA
13:00 | "Aldarri", gerraren aurkako dantza- eta zuzeneko musika-ikuskizuna

BILBO PLAZA / Egeo itsasoa eszenatokia
 12:00-20:00|GKE postu eta erakusketak
12:00| Ipuin-kantalari
18:00| Bikarrizketa, euskarazko antzerkia
19:30| Ttotelka - Txalaparta elektronikoa argiztapenarekin

OKENDO PLAZA / Giza eskubideen eszenatokia
12:00-20:00| Arte-erakusketak
10:00-19:00| Insert change - Level 1 Aldaketarako bideojokoak
12:00| Donosti Lindy Hop, dantza eta musika
17:00| Urban 13- Graffiti Hip hop, musika eta dantza
19:00| Argizulo Dub  Live Dub Mix Dub eta roots estiloak

FRANTZIA PASEALEKUA / Women in Black eszenatokia
12:00-20:00| Arte-erakusketak
13:00|Akrobaziak oihaletan, musika, poesia eta aireko dantza
17:30| Latitud 43 (Kontzertua)
19:00| Blast Wave (Kontzertua)

DONOSTIAKO KALEETAN BARRENA  
18:00| "Rockalean" Musika ibiltaria zuzenean hiriko kaleetan barrena

GERNIKAKO ARBOLA PASEALEKUA
12:00-01:00| Munduko gastronomien azoka

MARIA KRISTINA ZUBIA / Zubia eszenatokia 
21:00| GOSE (Kontzertua)
22:30| BOB GELDOF & THE BOOMTOWN RATS (Kontzertua)

 

Idatzi iruzkina

Zihurtatu beharrezkoa den informazioa (*) bete duzula. HTML kodea ez da baliogarria.