Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Stop War Festibala
2016-03-27

Stop War Festibala Nick Lowe eta Esne Beltzarekin amaituko da hiru egunez kultura antibelizista sustatu eta gero

Pablo Berástegui: “Plazer bat izan da donostiarrak jaialdiak proposatzen zituen edukiekin gozatzen ikustea”.

Gaur gauean Nick Lowe eta Esne Beltzak itxiko dute Maria Cristina zubiko eszenategiaren egitaraua. 

Gose eta Bob Geldof  and The Boomtown Rats-en kontzertuak bertan behera utzi behar izan ziren eguraldi txarraren ondorioz.

Stop War Festibalaren hirugarren eta azken jardunaldia eguzkitsu hasi da gaur, eta jarduera eta eszenategi ezberdinak jendez beteta egon dira goizeko lehen ordutik. Musika, magia, rol-jokoak eta beste kultur jarduera ugari izan da publiko guztiarentzat. Horiekin batera, eskaintza gastronomiko zabala ere aurkitu dute herritarrek Maria Cristina zubian dauden food truck eta postuetan. Hau guztia dela eta, milaka lagunek hartu dute parte Donostia 2016ko jaialdi antibelizistaren azken egun honetan.

Hiriburutzaren zuzendari nagusi Pablo Berasteguik “oso positiboki” baloratu ditu jaialdiaren hiru egunak: “Plazer bat izan da donostiarrak jaialdiak proposatzen zituen edukiekin asteburu luze honez gozatzen ikustea. Hiriko kaleak donostiar eta bisitariz beteta egon dira, familiak pozez gainezka egon dira publiko guztientzako jardueren eskaintza zabalari esker, eta publiko espezializatuagoek ere hainbat proposamen interesgarri izan dute. Alderdi txar bakarra Gose eta Bob Geldofen kontzertua bertan behera utzi behar izana da, baina gaur hartuko dugu ordaina, Nick Lowe eta Esne Beltzaren emanaldiarekin”.

“Horrez gain, oso pozik nago atzoko “Gerra hemen hasten da” jardunaldietan egin genuen adierazpenak izan duen harrerarekin. Europako Batzordera bidaliko dugu orain. Jaialdiak oreka egokia mantendu du kultur proposamenen eta egun europar esparruan oso garrantzitsuak diren gaien inguruko gogoetaren artean”, gaineratu du.

Gaurko jardunaldia eguerdian hasi da, etxeko txikientzako Marsel Magoak Bilbo plazako eszenategian eskaini duen ekimenarekin. Ordu berean, Biurrun musika-eskolako ikasleek kontzertua eman dute Okendo plazan eta, izan duen arrakasta ikusita, beste emanaldi bat eskaini dute 14:30etan. Frantzia pasealekuko eszenategian, berriz, Unai Muñoak bertso saio bat zuzendu du, Ander Lizarralde, Arkaitz Oiartzabal “Xamoa”, Ane Labaka eta Ohiana Iguaranek hartu dute parte bertan salaketa, ironia eta umorea izan dira protagonistak.

Arratsaldean, SorayArtek ukitu exotikoa jarri dio musika nagusi izan duen egunari. Donostiar artistaren emanaldia, bere estiloarekin bat, ez da oharkabean pasa.

Eguneko egitaraua musika emanaldiekin amaitu da gaurkoan: Antton Aranburu & Bikiak, Mind Trap eta azken orduan gehitu den Underneed taldeek kontzertu bana eskaini dute.

Arte eta artisautza azokak eta GKEen postuak 12:00etan ireki dira eta 20:00ak arte egongo dira zabalik, eta Gernikako Arbola pasealekuan dagoen gastronomia azokak plater ugari eskainiko dizkie bisitariei, berriro ere, 12:00etatik aurrera, eszenategi nagusiko gaueko egitaraua amaitu arte.

Zubia eszenategia

Gose hirukotearen eta Bob Geldof and The Boomtown Rats-en kontzertua eguraldi txarraren ondorioz bertan behera utzi behar izan ziren atzo; gaur, ordea, Esne Beltza euskal taldearen emanaldia eta Elvis Costello nazioarteko artistaren ekoizle eta Cruel to be kind bezalako abestien egile den Nick Lowen bakarkako kontzertua izango ditugu, denon gozamenerako, Zubia eszenategian.

Stop War Festibalaren epilogoa

Gaur gaueko kontzertuak izango dira Stop War Festibalaren azken emanaldiak. Hala ere, egitarauak epilogo bat izango du datorren astean, Donostiako Antzoki Zaharrean eskainiko den zinema antibelizista maratoiarekin. Bertaratzen direnek zinema belikoaren hainbat klasikoz gozatu ahal izango dute pantaila handian, azpititulaturiko jatorrizko bertsioan, hala nola Stanley Kubricken Senderos de gloria, Jospeh Vilsmaieren Stalingrado, Michael Ciminoren El cazador eta Denis Tanovicen En tierra de nadie. Zinemak gerraren hondamena nola islatu duen ezagutzeko aukera bikaina izango da, beraz.

Jarduera honekin batera, apirilaren 3an kubatar kantautore Silvio Rodríguezek eskainiko duen kontzertua aipatu behar da. Troba berria izeneko musika-mugimenduaren adierazle esanguratsuetako bat da Silvio Rodríguez, eta bere errepertorio zabala errepasatzeko emanaldia eskainiko du Anoetako belodromoan elkartuko den jendearentzat.

Idatzi iruzkina

Zihurtatu beharrezkoa den informazioa (*) bete duzula. HTML kodea ez da baliogarria.