Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Oraindik irekita dago 'Hibrilaldien' hirugarren eta azken deialdian izena emateko epea
2016-04-06

Oraindik irekita dago 'Hibrilaldien' hirugarren eta azken deialdian izena emateko epea

Sormenaz baliatuta, aldaketa prozesu bat bideratu nahi duten Euskadi, Nafarroa eta Pirinio Atlantikoen Departamenduko talde, erakunde, elkarte eta enpresei dago irekita Hibrilaldiak egitasmoa.

Inskribatzeko azken eguna igande hau da, apirilak 10.

 

Hibrilaldiak 1240

Igande hau, apirilak 10, Hibrilaldiak proiektuaren hirugarren eta azken deialdian izena emateko azken eguna izango da. Elkarte, enpresa edo herritar talde batek identifikatutako erronka bati aurre egiteko hibridazio-prozesuak dira Hibrilaldiak; beti ere, profil “gertagaitzeko” profesionalen laguntzarekin gauzatzen dira.

Hibrilaldi bat ez da ohiko herritarren parte hartze prozesu bat, izan ere, modu naturalean gertatzen ez diren konexioak sortzen dira, erronka bati erantzun nahi dion pertsona-taldearen eta profil gertagaitzeko profesionalaren artean. Profesional horiei "desberdinak" esaten zaie eta "hibriltari" taldeari aniztasuna eta beste pentsamendu mota bat eskaintzen diote. Gehienetan artistak, sortzaileak eta gizarte pentsalariak izan ohi dira.

Edozein arloko premia bati erantzun nahi dion pertsona-talde oro izan daiteke hibriltari; aurrez identifikatu dituzten erronkei erantzuna emateko ikuspuntuak eta indarrak batzeko grinak elkartzen ditu. Hibriltari izan daiteke, esate baterako, auzoaren kultur dinamika berriz definitu eta garatu nahi duen bizilagun talde bat; espazio degradatuak berriz pentsatu nahi dituen eragile talde bat; kode etikoa landu nahi duen enpresa bat, etab.

Lan-dinamikari dagokionez, aurrez proiektuarentzat aukeratutako profesional "desberdinak" gidatuko ditu saioak Conexiones improbablesen hibridazio metodologia jarraituz. Sarrera saioaz gain, hiru orduko hiru lan saio eta emaitzak aurkezteko saio bat egingo dira. Horrez gain, deialdietan parte hartu duten hibriltariek esperientziak partekatu eta elkar ezagutzeko aukera ere izango dute 2016an .

Informazio guztia eta izen-emate inprimakia webgunean aurki daiteke (hibrilaldiak.dss2016.eu/eu). Sormenaz baliatuta, aldaketa prozesu bat bideratu nahi duten Euskadi, Nafarroa eta Pirinio Atlantikoen Departamenduko talde, erakunde, elkarte eta enpresei dago irekita Hibrilaldiak egitasmoa.

Zalantzak argitzeko kontaktua:
Arantxa Mendiharat, Conexiones improbables
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.


Ibilbide luzeko proiektu baten azken urratsa

Hibrilaldiak Bestelab kaiaren baitako ekimena da, eta 2015eko irailean jarri zen abian. Guztira, hiru deialdi izan ditu: lehena dagoeneko amaitu zen, bigarrena martxan dago une honetan, eta hirugarrenak izena emateko epea irekita dauka.

Sormenak piztuta, Hibrilaldiak ekimeneko lehen kolaborazioek eman dute fruitua. Iazko irailetik abendura bitartean egin zen lehen deialdia eta martxan diren sei proiektu dira emaitza.

Bigara taldeko Jon Ander Garcia, Bagera euskara elkartekoekin ibili da kolaborazioan, eta, umorea erabiliz, komunikazio-kanpaina eta gidaliburua osatu dute, bazkideekin komunikatzeko era berriak landuz. Bi aldeen artean «garra» berehala piztu zela kontatzen du Garciak, eta prozesuari esker irekitako bide berrien aberastasuna azpimarratzen du. Gakoa «irekitasuna» dela dio. Hori lortzeko, metodologia berezia erabiltzen du, hain zuzen, ekimenak.

Gurutzetako ospitalean gaixoari balio handiagoa emateko prozesua abiatu zuten. Kasu honetan, ikus-entzunezkoak, sukaldaritza-saioak eta dinamika berriak erabili dituzte diseinu berriak egiteko. Ospitaleko berrikuntza arduraduna da Raquel Benito, eta dio «beste baten begiei esker» beraien buruei ezberdin begiratzeko aukera eman diela esperientziak.

Orain, maiatzera bitartean, bigarren deialdiko talde eta partaideek dihardute lanean eta hirugarren deialdikoak ekainean hasiko dira lanean.

Idatzi iruzkina

Zihurtatu beharrezkoa den informazioa (*) bete duzula. HTML kodea ez da baliogarria.