Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
five days to dance
2015-01-08

Dantza eginez elkarbizi

DSS2016EUk deialdi bat egin du, “5 Days to dance” proiektu pedagogikoa gauzatuko duten 4 ikastetxe aukeratzeko.

Dantza eskolako kideen artean sortzen diren rol itxiekin hausteko bide gisa, askatasuna eta errespetua sustatzeko bitarteko gisa. Dantza eginez rolak haustea, hain zuzen ere gizarte-rolak osatzen ari diren unean bertan. Neska politena ez da miretsiena izango; lotsatiak bere aurpegia erakutsiko du.

five days to dance

 

Deialdi bat egin da “5 Days to Dance” proiektu pedagogikoan parte hartuko duten Donostia eta inguruko lau ikastetxe aukeratzeko. Aipatutako proiektua “Pertsonak elkarrekin dantzatzeko gai badira, elkarrekin bizitzeko gai ere badira" premisa oinarrian hartuta landu da eta Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Hiriburuaren inguruan antolatutako jardueren baitan jasota dago.

Horrez gain, esan behar da saritua izan den izen bereko dokumental musikal batean agertzen dela proiektu pedagogikoa. Larramendi ikastetxe donostiarrean egindako proiektuaren saio batean grabatu zen dokumental hori, eta nazioarteko makina bat jaialditan hautatua izateaz gain, arrakasta handia lortzen ari da Espainiako aretoetan.

Irakas-aste batean zehar, parte hartzera animatzen diren ikastetxeek ikasketa-plana eten egingo dute, Wilfried van Poppel eta Amaya Lubeigt dantzari eta koreografoen “DE LooPERS-dance2gether” dantza-konpainiarekin batera oinarrizko koreografia bat prestatzeko. Ondoren, ikastetxean bertan jendaurrean erakutsiko da prestatutako lana.

2015ean 4 ikastetxe hautatutako dira eta 2015eko martxotik ekainera burutu beharko dute lana. Datorren urtean, Europako Kultur Hiriburuaren urtearekin bat eginez, lau saio gehiago egingo dira, beste hainbat ikastetxetan. Bestalde, proiektuarekin batera, dantzako profesionalei (dantzari eta koreografoei) zein irakaskuntzakoei (irakasleei) deialdia egiten zaie dantza komunitarioari buruzko prestakuntza-ikastaro batean parte hartzeko.

Ikastetxe gisa parte hartzeko:

 

8 iruzkin

Idatzi iruzkina

Zihurtatu beharrezkoa den informazioa (*) bete duzula. HTML kodea ez da baliogarria.