Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Federico Guzmán artistak 'Hondarrean marraztu' bideo-animaziozko tailerra emango du
2016-05-13

Federico Guzmán artistak 'Hondarrean marraztu' bideo-animaziozko tailerra emango du

Herritarren eskura egongo den tailerra lau arratsaldetan zehar izango da, San Telmo museoan.

Ekimena Hondar artean proiektuaren parte da. Donostia 2016k eta San Telmo museoak antolatu dute, eta parte-hartzea doakoa da.

Hondarrean marraztu bideo-animaziozko tailerra datorren maiatzaren 24an hasiko da. Federico Guzmán artistak gidatuko du, eta Donostia 2016k eta San Telmo museoak antolatutako Hondar artean proiektuaren parte da.

Hondarrean marraztu tailer artistikoak honako ariketa hau proposatzen du: Saharako poeten testuak irudikatzeko elkarlaneko jarduera bat, hondarrezko animazioaren teknikaren bidez. Mendebaldeko Saharako kulturara hurbiltzeko modu bat da, prozesu artistikoak inspirazio-iturri, kasu honetan poesia, hondarrean bideo-animazio bat sortuz. Teknika hori zuzeneko performance estilo bat da. Bertan, parte-hartzaileek irudi batzuk sortzen dituzte eskuekin, argiztatutako oinarri batean dagoen hondarrari forma emanez. Tailerrean teknika Zahara Hasnaui Saharako poetaren eta beste emakumezko autore batzuen testuak irudiztatzeko erabiliko da.

Hala, bi orduko lau saiotan Saharako poesia eta historia ezagutaraziko da eta kulturen arteko elkarrizketa bat aktibatuko da elkartrukearen eta dibertsioaren bitartez. Tailerra maiatzaren 24, 25 eta 31n eta ekainaren 1ean egingo da, 18:00etatik 20:00etara San Telmo museoan. Parte-hartzea doakoa da, aurrez Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. emailean izena emanda. Ez da behar esperientzia izatea, tailerra artistei eta interesa duten pertsona guztiei zuzenduta baitago. Edukiera mugatua da, eta eskaerei iritsi ahala emango zaie lehentasuna.

Idatzi iruzkina

Zihurtatu beharrezkoa den informazioa (*) bete duzula. HTML kodea ez da baliogarria.