Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Arrakastatsua izan da ‘Hibrilaldien’ bigarren deialdiaren itxiera
2016-05-16

Arrakastatsua izan da ‘Hibrilaldien’ bigarren deialdiaren itxiera

Kolektibo eta profil ezberdineko lagunek egindako bi hilabeteko lan gogorraren ostean, Hibrilaldien bigarren deialdiaren ondorioak ezagutzera eman dituzte.

Parte-hartzaileek esperientzia aberasgarri eta pozgarri bezala bizitu dute, eta horrelako prozesu batek eskatzen duen motibazioarekin eta pentsamolde irekiarekin ekin diote esperientziari.

 

Hibrilaldiak2 1240

Ostegunean, maiatzak 12, bigarren Hibrilaldien emaitzen aurkezpen-saioa izan zen. Aurkezpenera Hibrilaldietan parte hartu duten zortzi taldeak bertaratu ziren, baita lagundu duten profil “ezberdineko” lagunak ere. Guztiek otsailaren 25ean hasi zuten ekimen honen ibilbidea, eta ordutik, azken hilabeteetan, lagun “ezberdin” horiekin elkarlanean erabakitako erronkari heltzeko hainbat saio garatu dute.

Hibrilaldietako parte-hartzaileek esperientzia aberasgarri eta pozgarri bezala bizitu dute, eta horrelako prozesu batek eskatzen duen motibazioarekin eta pentsamolde irekiarekin ekin diote esperientziari. Hibridazio-praktika hauen azken helburua zera baita, profil ezberdinetako lagunen artean loturak sortzea, taldeari aniztasunaren eta ikuspegi ezberdinen ekarpena egiteko. Parte-hartzaileek partekatu duen ikaskuntzetako bat da beste arlo batetik eratorritako profesionalekin lan egiteak dakarren emankortasuna.

Talde parte-hartzaileek aitortu dute ohikoak ez diren hausnarketa-praktikak barneratu dituztela, eta berrikuntza ezohiko ikuspuntu dibertigarri batetik landu dutenez, horrek aldaketa gauzatzea erraztu duela.

Laburbilduz, prozesu honek ahalbidetu die non dauden ohartzea, ikuspegi berri bat hartzea eta etorkizunerantz begira jartzea.


Emaitzak

Bizi Bide + Albert Soler
Hibrilaldietan parte hartzeari esker, Bizi Bidek Gipuzkoa osoan komunikazio-kanpaina bat jarri du abian Sentsibilitate Zentraleko Sindromearen sintomak ezagutzera emateko eta sindrome horrek dagokion aitorpen soziala izateko helburuarekin. Pasa den ostegunean, maiatzak 12, jarri zuten kanpaina martxan, Sentsibilitate Zentraleko Sindromearen nazioarteko egunean, ega elkarteko bazkideak dira karteletan protagonista. Ekimen honi buruzko informazio gehiago hemen: http://dss2016.eu/es/blog/hibrilaldiak-bizibide-y-albert-soler

 

Colegio San Pelayo ikastetxea + Ttipi Studio
Martxoan eta apirilean egin duten elkarlanak eman du fruitua eta orain ikastetxeak proiektu bat abiarazi nahi du, irakasle eta ikasleen laguntzarekin, ikastetxearen patioa birdiseinatzeko, erabilgarriago eta atseginagoa izan dadin. Aurkezpenean ikasleen ordezkari bat ere egon zen.

 

Atxurigorri + José jurado
Atxurigorri eta José Juradok elkarrekin auzoaren arazoen analisia egin dute proposamen aberats eta egituratzaileak dinamizatu, abiarazi eta sortzeko. Auzoko biztanleen ahotsak entzun dituzte horretarako.

 

KOOP SF34 + LaFábrika detodalavida
Koop SF34ren funtzionamenduaren gardentasuna, ikusgarritasuna eta konpromiso-maila aztertu eta landu dituzte, eta kolektiboak aurrean dituen erronkak definitu dituzte.

 

Gaztefolk + Macarena Recuerda Shepherd
Prozesuaren emaitz gisa, Gaztefolken inplikatuta dauden eragileen mapa diseinatzeko bide-orria zehaztu dute. Horren bidez, jaialdia birdiseinatu nahi dute, sorkuntza partekatu bidez.

 

Tolosaldea ESI + Poderío vital
Poderío Vitalekin harremanetan jartzeari esker, Tolosaldea ESIk erabiltzailearen partaidetza areagotzeko formula bat zehaztu ahal izan du eta, horretarako, partekatutako espazioa aztertu dute.

 

Euskadiko Elkarlan Zuzenbidearen Elkartea + Alex Carrascosa
Elkarteak ikasi du ondokoa aintzat hartzen eta zuzenbide partekatua aplikatzeko enpatia zeinen garrantzitsua den.

 

Artikistas + Virginia Imaz
Kasu honetan, parte-hartzaileek aitortu dute orain kontziente direla honakoez: kolektibo gisa non dauden eta nora iritsi nahi duten, arrakasta birdefinitzea beharrezkoa dela eta taldekideen arteko ezberdintasunak ulertzen saiatu behar dutela, erabateko adostasuna lortzearekin itsutu gabe.

Idatzi iruzkina

Zihurtatu beharrezkoa den informazioa (*) bete duzula. HTML kodea ez da baliogarria.