Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Jai batek emango dio amaiera larunbatean, Donostia 2016 eta San Telmo Museoak elkarlanean garatutako 'Hondar artean' proiektuari
2016-06-09

Jai batek emango dio amaiera larunbatean, Donostia 2016 eta San Telmo Museoak elkarlanean garatutako 'Hondar artean' proiektuari

Tuiza jaimak herritar orori bideratutako ekitaldiak hartuko ditu egitasmoaren azken astean.

Itxiera jaiak kalejira artistiko bat, sukaldaritza tailer bat eta bertako zein Saharako taldeen kontzertuak izango ditu.

Jarduera programa zabala amaitu ondoren ere, Tuiza jaima uztailaren 3ra bitarte bisitatu ahal izango da San Telmo Museoan.

Amaierara heltzetik gertu, Donostia 2016 eta San Telmo Museoak elkarrekin garatutako Hondar artean egitasmoak adin guztientzako herritarrei zuzendutako jarduera ugari eskaintzen jarraitzen du. Horien artean, datorren ekainaren 18an, larunbata, proiektuari amaiera emango dion jaia nabarmendu behar da.

Aldez aurretik, familia guztiarentzako tailer bat eta Jaimaren kulturak ekimenaren, feminismoaren inguruko solasaldien eta zinema zikloaren azken hitzorduak ere egingo dira Federico Guzmán artistak sortutako Tuiza jaiman.

Hondar artean egitasmoa Donostia 2016 eta San Telmo Museoak gauzatu dute elkarrekin, eta Saharako herritarrek bizi duten egoera du ardatz, betiere Europako eta munduko beste leku askotan ere ematen diren bidegabekeria eta ezberdintasunen isla gisa. Hori horrela, azken bi hilabeteotan lankidetzaren, nazioarteko ordenaren, emakumeak bakearen eraikuntzan jokatzen duen paperaren eta giza eskubideen inguruko hausnarketa bultzatu du proiektuak. Hori guztia adin guztietako herritarrei bideratutako jarduera programa zabal baten eskutik, gehienak San Telmo Museoan bertan kokatutako Tuiza jaiman egindakoak.

Ekainaren 18ko itxiera jaiko egitaraua

16:30 Zuloaga enparantzaren eta DOKA Donostiako Kafe Antzokiaren arteko kalejira artistikoa Yokerendan antzerki taldeari eskutik. Ibilaldian zehar antzerkia, musika eta jokoak uztartuko dituen ikuskizuna eskaini du. Hala, 17:00etan, Aldaketaren hazia antzerki lana eskainiko du Bretxan, eta, 18:00etan, Antiguako Gorgatxo plazan.

Lekua: Zuloaga plazatik irteera.

18:30 Sukaldaritza tailerra.

Sukaldaritza eta gastronomiaren inguruko ikuspegia berrikusi nahi duen Sukalde Gerrilla kooperatibak produktu autoktono, ekologiko eta sasoikoetan oinarritatutako proposamena egingo du.

Lekua: Doka aretoaren aurrean dagoen zabalgunea, Antiguan.

20:00 Bertako eta Saharako musikarien kontzertuak: Iker Lauroba, El Mufid, AFU eta Tarantistak DJ.

Lekua: Doka, Antigua.

Adin guztietako publikoentzat jarduerak Hondar artean egitasmoaren azken astean

Ekainaren 18ko itxiera jaia baino lehen, Hondar artean egitasmoak adin guztietako herritarrei zuzendutako jarduera egitarau zabala eskainiko du, besteak beste, tailer, proiektu eta mahai-inguruak. Jarraian azken asteko ekitaldien egitaraua jaso dugu:

Ekainak 11

17:00 Familia guztiarentzat tailerra. Sarea.

Sareak partekatze eta laguntza ardatz gisa hartuko dituen familia tailerra.

Lekua: Tuiza, San Telmo Museoa.

Hizkuntzak: euskara eta gaztelania.

Sarrera libre eta doakoa aretoa bete arte.

Ekainak 14

19:00 Jaimaren kulturak. Euskal Herrian bizi den komunitate saharauiak bere kultura gerturatuko digu talde saharar baten kontzertu honen bidez. 

Lekua: Tuiza, San Telmo Museoa.

Ekainak 15

18:30 Solasaldia.  Globalizazio neoliberalarekiko erresistentzia feministak.

Konferentzia honek neoliberalismoaren aurkako proposamen feministak hobeto ezagutu eta eztabaidatzeko aukera emango du.

Parte-hartzaileak: Zenaida Joachin, Bizitza Duina lortzeko Erdialdeko Amerikako Emakumeen Erresistentzia Sarea (El Salvador); Abida Mohamed, Indarkeria Aktiboaren aurkako NOVA Elkartea (Mendebaldeko Sahara); eta Justa Montero, Erakunde Feministen Estatu Federakundea (Madril). Moderatzailea: Yolanda Jubeto Ruiz, UPV/EHUko irakaslea eta ikertzailea.

Lekua: Tuiza, San Telmo Museoa.

Hizkuntza: gaztelera.

Sarrera libre eta doakoa aretoa bete arte.

Ekainak 16

22:00 Zinema zikloa: Saharari buruzko film laburren proiekzioa.

MUSAWAT Inclusión en los campamentos saharauis

Darwin Dikó Cañasek egindako dokumentala.

Venezuela, 2014, zuri-beltzean - 20 min.

Aljerian kokatutako saharar errefuxiatuen kanpalekuetako Hezkuntza Integraleko Zentroko eguneroko bizitza nolakoa den kontatzen du dokumentalak esperientzia pertsonal bat oinarri. Castro izeneko gizonak bere bizitza oso-osoa eskaintzen du askotariko eragozpenei aurre egin behar dien proiektu ederra aurrera ateratzeko. Zailtasunak fisikoak, psikikoak, sozialak, ekonomikoak eta baita gizartearen beraren ulertezintasunarekin lotutakoak dira.

La rosa del desierto

Emilio Alonsoren fikziozko film laburra.

Espainia, 2014, koloretan, 26:30 min.

Filmak okupatutako Mendebaldeko Saharan bizi diren bi haurren arteko amodiozko istorioa kontatzen du. Lurraldeak bizi duen egoera sozialaren ondorioz haurrek banandu beharra dute.

Retrato

Ahmed Omar-en dokumental bat.

28 urteko Azmanek, Abidin Kaid Saleh ikus-entzunezko formakuntza eskolako ikasleak, saharar errefuxiatu kanpamentuetan zinema nola ezagutu zuen irudikatzen digu, baita zineman lan egin nahi zuela familiari azaltzen izan zituen zailtasunak eta saharar gizarteak lanbide hau nola ikusten duen ere.

Lekua: Tuiza, San Telmo Museoa.

Hizkuntza: jatorrizko bertsioa gaztelerazko azpitituluekin.

Sarrera libre eta doakoa aretoa bete arte.

Tuiza jaima uztailaren 3ra bitartean izango da zabalik

Federico Guzmán artistak Bajadorko Anna Lindh tailerreko emakume errefuxiatuekin elkarlanean sortu zuen Tuiza jaima, Hondar artean proiektuaren jarduera gehienak hartu dituena, uztailaren 3ra bitartean San Telmo Museoan bisitatu ahalko da.

Horrez gain, ekainaren 28an jaimak Hondar artean egitasmoko egoitza-programan parte hartu duten artisten arteko topaketa jasoko du. Bertan, bizi izan duten esperientzia artistiko eta pertsonala partekatuko dute publikoarekin. Karlos Martínez eskultoreak eta Nasra Sidi Azman artista plastikoak eta Ahmed Omar zinemagileak eta Ibon Salvador koreografoak osatutako bikoteek egoitza-programak eurentzat bai artistikoki bai pertsona gisa zer suposatu duen kontatuko digute. Era berean, bi kulturen arteko topaketek eragiten dituzten zailtasun eta erronkak ere izango dituzte hizpide. Ekimenaren emaitza gisa sortutako lanak Cristina Enea Fundazioan izango dira ikusgai irailean.

 

4 iruzkin

Idatzi iruzkina

Zihurtatu beharrezkoa den informazioa (*) bete duzula. HTML kodea ez da baliogarria.