Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Donostia 2016k artea biktimen memoriaren zerbitzura jarri du
2016-06-09

Donostia 2016k artea biktimen memoriaren zerbitzura jarri du

Iñaki Salvador, Joxan Goikoetxea, Mireia Gabilondo eta Teresa Calok hiru proposamen eszeniko sortuko dituzte indarkeriaren 14 biktimaren memoria musikal eta literarioa oinarri hartuta.

Donostia 2016ren Adiorik gabe proiektuak hiru ekitaldi proposatzen ditu, uztailaren 2an, irailaren 25ean eta azaroaren 13an izango direnak.

Ekitaldietan eskainiko diren piezak sortzeko, biktimen senideekin elkarlanean ari dira artistak, haien sentimen musikal eta literarioak ezagutzeko.

Donostia 2016ren Adiorik gabe programaren helburua hiru ekitaldi antolatzea da, memoria musikal eta literarioaren bidez indarkeriaren hamalau biktima omentzeko. DSS2016EU eta proiektuan parte hartzen ari diren artistak biktimen senideekin biltzen eta lan egiten ari dira, haien testigantzaren bitartez omendutako pertsonen sentimen musikal eta literarioak ezagutzeko. Hala, pieza eszeniko batzuk ex profeso sortu, eta Antzoki Zaharrean eskainiko dira. Familien parte-hartze aktiboa izan duen prozesu baten eszenaratzea izango da emaitza publikoa.

Proposamen honek hamalau pertsonaren memoria gogoratuko du. Familiak hautatzeko Eusko Jaurlaritzak egindako Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, herriz herri. Donostia, 1960-2010 dokumentua erabili da. Gipuzkoako hiriburua gure lurraldean indarkeria-kasu gehien jaso duen hiria izanik (131 hildako, aipatutako dokumentuaren arabera), Adiorik gabe Donostia 2016k hasi eta beste batzuek (esaterako, Udalak) jarrai dezaketen legatu bezala planteatu eta proposatu da.

Lau artista ari dira prozesu guztia familiekin batera egiten, bai eta haien laguntzarekin eskainiko diren piezak sortzen ere. Iñaki Salvador eta Joxan Goikoetxea musikari eta konpositoreak eta Mireia Gabilondo eta Teresa Calo dramagile, gidoilari, zuzendari eta aktoreak dira esandako artistak. Artista bakoitza hiru familiarekin ari da lanean (bat ekitaldi bakoitzeko), biktima bakoitza gogoratzeko pieza pertsonalizatu bat sortzeko xedearekin.

Proiektu honetako lan-prozesua diseinatu eta ezarriz, biktimak gogoratzeko eta omentzeko beste erakunde eta administrazio batzuk lantzen ari diren bideekin bat egiten du DSS2016EUk. Horretarako, Kultur Hiriburutzak dituen tresnak erabiliko dira, ordaina helburu duen elkarrizketa inklusiboaren partaidetza-prozesu bat oinarri hartuta.

Ekitaldiak eta omendutako biktimak

Proposamena hiru ekitalditan banatuta egongo da. Horietako lehenengoa uztailaren 2an (larunbata) izango da Antzoki Zaharrean, 12:00etan. Bertan, musikaren eta hitzen bitartez, Juan Manuel García Cordero, Mikel Zabalza Garate, Garrido-Velasco familia eta Eugenio Olaciregui Borda omenduko dira.

Bigarren ekitaldia irailaren 25ean egingo da, eta Tomás Alba Irazusta, Enrique Casas Vila, Gerónimo Vera García eta Aureliano Calvo Val biktimak izango dira memoria artistikoaren ardatz.

Azken ekitaldia azaroaren 13rako dago programatua eta gogoratuko diren pertsonak Santiago Oleaga Elejabarrieta, Francisco Javier Gómez Elósegui, Mª José Bravo del Valle eta Ángel Jesús Mota Iglesias izango dira.

Ekitaldietarako gonbidapenak

Ekitaldi guztiak Antzoki Zaharrean izango dira. Gonbidapenak lortzeko, idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. emailera edo deitu 943 483 344 telefonora.

 

 

Idatzi iruzkina

Zihurtatu beharrezkoa den informazioa (*) bete duzula. HTML kodea ez da baliogarria.