Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
'Tuiza' jaiman bilduko dira datorren asteartean 'Hondar artean' egitasmoko artista partaideak
2016-06-24

'Tuiza' jaiman bilduko dira datorren asteartean 'Hondar artean' egitasmoko artista partaideak

Euskal eta saharar artistak izango dira bertan, Hondar artean egitasmoaren barneko bikotekako egonaldi artistikoak egin ostean.

Egonaldien lehen fasea Tindufeko (Aljeria) errefuxiatu sahararren kanpamentuetako Arteen Eskolan egin zen eta bigarrena, Tabakaleran (Donostia).

Datorren asteartean, ekainak 28, San Telmo Museoan dagoen Tuiza jaiman topaketa egingo dute Donostia 2016ren eta San Telmo Museoaren arteko Hondar artean proiektuaren barneko egonaldi artistikoetan parte hartu duten artistek. Giro informal eta lasaian egingo da bilera eta parte-hartzaileek beren esperientzia artistikoa eta bizipenak ezagutaraziko dituzte.

Euskal Herriko eta Saharako bina artistaren arteko hartu-eman artistikoa eta kulturala proposatu zuen ekimen honek. Bikote bakoitzak artelan bat sortu behar zuen, erresistentziaren kontzeptua ardatz hartuta.

Deialdi ireki bidez hautatu ziren proiektuan parte hartzeko artistak, eta bikoteak osatu ziren. Esaterako, Ibon Salvador koreografo, performer eta artista kolaboratiboa Kubako San Antonio de los Bañoseko EICTB Zinema Eskolan ikasi eta hainbat filmetan eta film laburretan lan egin duen Ahmed Omar Abdalahe zinemagilearekin batera aritu da lanean.

Bestalde, hainbat herrialdetan erakusketak egin dituen Karlos Martínez Bordoy eskultoreak, Saharako Arte Eskolako azken ikasturtean den Nasra Sidi Azman margolari, marrazkigile eta zeramikagilearekin ari da elkarlanean.

Lehen aldia da Saharako iheslarien kanpamentuetako artistek mota honetako truke batean parte hartzen dutena. Horrenbestez, ekimena esperimentu gisa hartu zuten hasieratik; bi herriren arteko elkartrukean eta elkarrizketan oinarritutako proiektua izan da.

Egonaldien lehen fasea 2015eko urrian egin zen Tindufeko (Aljeria) errefuxiatu sahararren kanpamentuetako Arteen Eskolan. Bigarrena aurtengo maiatza eta ekaina bitartean egin da Tabakaleran.

Proiektuaren zuzendaritza artistikoa Tuiza jaimaren sortzaile Federico Guzmán artistak eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Arte Ederretako Fakultateko irakasle eta artista Oihana Garrok partekatu dute. 

Hain zuzen, zuzendariek eta artistek beraiek azalduko dituzte proiektua gauzatzeari loturiko bizipenak eta egitasmoaren ostean atera dituzten ondorioak.

Hitzordua 18:00etan izango da, Tuiza jaiman. Sarrera librea aretoa bete arte.

Erakusketa Cristina Enean

Egonaldi horien fruitu diren artelanak Cristina Enean egongo dira ikusgai iraila erdialdetik aurrera.

4 iruzkin

Idatzi iruzkina

Zihurtatu beharrezkoa den informazioa (*) bete duzula. HTML kodea ez da baliogarria.