Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Bakeari buruzko hausnarketa eta musika-hitzordu ugari tartekatuko dira Donostia 2016ren udako egitarauan
2016-07-05

Bakeari buruzko hausnarketa eta musika-hitzordu ugari tartekatuko dira Donostia 2016ren udako egitarauan

Hiriburutzaren proiektu enblematikoena, Bake-ituna, eta Bakearen miliaren hausnarketarako ibilbidea dira udako proposamen nabarmenetako bi.

Donostia 2016ren udako programazioaren gainerakoan hitzordu musikalak izango dira nagusi: Music Box Festibaleko kontzertuak, Elkarrizketak atalaren baitan musika-jaialdiekin egin diren kolaborazioak eta Europa bat-batean, Kantu Inprobisatuaren Nazioarteko Topaketa.

 


Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburuak dagoeneko aurkeztu ditu bere udako programazioko proposamen nagusiak, zeintzuen artean honakoak nabarmentzen diren: batetik, Bake-ituna eta Bakearen milia, hausnarketa sustatuko duten ekimenak biak eta, bestetik, askotariko musika-hitzorduak, tartean, Music Box Festibala, Elkarrizketa musikalak eta Europa bat-batean.

 
Bakeituna 1240

Bake-ituna eta Bakearen milia: gogoetarako gonbidapena

Bake-ituna nazioarteko proiektua da, eta hainbat erakusketak, arte-ekoizpen garaikidek, argitalpenek, mintegik eta hitzaldik osatzen dute, denak ere historiaren, kulturaren eta zuzenbidearen historian bakeak izandako errepresentazioei buruzkoak.

Proiektuaren gehiengoa abian da dagoeneko eta udako hilabeteetan bisitagarri egongi dira bere baitako erakusketa gehienak: erakusketa nagusia, 1516-2016. Bake-itunak, San Telmo Museoan eta Koldo Mitxelena Kulturunean; zenbait azterketa-kasu; eta Aldiriak ataleko interbentzio artistikoetako batzuk. Informazio gehiago hemen: http://bakeituna.dss2016.eu/eu/bake-ituna

Bestalde, Bakearen milia bake-zerumugarako ibilbidea da. Kilometro eta erdi inguru hartzen ditu: 1.560 metro edo milia bat, eta erakusketa da, Urumea Pasealekuan barrena. Joan-etorriko bideak aukera eman du bakearen eta haren ifrentzuaren (gerra, indarkeria eta gatazka armatuak) inguruan hausnartzeko eta parte hartzeko, horretarako irekitako gune batean.

Erakusketako ibilbideaz gain, Bakearen miliak adin guztietako publikoentzako egitarau bete-betea antolatu du.


Udan, musikaz blai!

Music Box Festibala tendrá especial protagonismo en la programación estival de San Sebastián 2016 con dos citas, una de ellas el 8 de julio, a las 18:00, y la siguiente, el 6 de agosto, a la misma hora. La primera de ellas será una sesión de DJs y contará en su cartel con Nimu&Primo, Disco Bambinos y Tim Sweeney. El 6 de agosto será el turno de Eraul, The New Raemon y Clem Snide.

Music Box Festibalaren egitarauari Elkarrizketak lan-ildoaren baitako hitzordu musikalak gaineratu behar zaizkio. Emanaldi hauek DSS2016EU eta hiriko zein lurraldeko sortzaile, eragile eta programtzaileen lankidetzari esker antolatu dira. Aipagarriak dira dagoeneko finkatuta dauden hiriko jaialdiekin egindako kolaborazioa, Jazzaldiarekin, adibidez; eta baita pixkanaka indartzen ari diren beste jaialdi batzuekin ere, Kutxa Kultur Festibala eta Glad is the Day, kasu.

Azkenik, aipamen berezia merezi du uztailaren 11tik 16ra egingo den Europa bat-batean Kantu Inprobisatuaren Nazioarteko Topaketak. Munduko beste kantu inprobisatuak ezagutzeaz gain, adierazpideen arteko zubiak eraikitzea eta bertsolaritza kanpoan ere ezagutaraztea dira egitasmoaren helburuak. Horretarako, goizetan hitzordu akademikoak eta arratsaldetan publikoari irekitako emanaldiak eskainiko dira.

EuropaBatBatean 1240


Itsasfest… eta askoz gehiago!

Baina orain arte esandakoa ez da guztia. Abuztuaren amaieran, 27an zehazki, Ondarretako hondartzan eta lorategietan Itsasfest gertatuko da, gure inguru naturala ospatzeko eta ingurugiroari buruz sentsibilizatzeko jaialdia, alegia. Horretarako, diziplina anitzeko egitaraua prestatu da, publiko eta adin guztiei zuzendua, eta izaera ludiko eta dibulgatzailearekin.

Donostia 2016ren egitarau zabalaren baitan proposatzen diren beste ekitaldi batzuk ezagutzeko, Hiriburutzaren hilabetekaria kontsulta daiteke, bai formatu digitalean, bai formatu fisikoan. Azken hau doan eskura daiteke hiriko eta lurraldeko dozenaka tokitan.

Horrez gain, ekitaldi guztiak webguneko agendan eguneratuko dira: http://dss2016.eu/eu/agenda

298 iruzkin

Idatzi iruzkina

Zihurtatu beharrezkoa den informazioa (*) bete duzula. HTML kodea ez da baliogarria.