Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
DSS2016EUk Xabier Leteren 'Gabon, Txirrita' taularatuko du Donostian eta Urnietan
2016-07-12

DSS2016EUk Xabier Leteren 'Gabon, Txirrita' taularatuko du Donostian eta Urnietan

Obrak bertsolariari eginiko epaiketa bat irudikatzen du, eta duela 34 urte antzeztu zen lehen aldiz, Urnietan, Letek berak zuzenduta. Irailaren 10ean eta 23an berriro eramango dute oholtzara, Donostian eta Urnietan, hurrenez hurren.

Bernardo Atxagak beste funtzio bat idatzi du Gabon, Txirrita abiapuntu hartuta. Atxagarena abenduan antzeztuko da.

Donostia 2016k Gabon, Txirrita proiektua aurkeztu du gaur. Proiektu horren bitartez, Xabier Letek idatzitako izenburu bereko obra taularatuko da. Obrak bertsolariari eginiko epaiketa bat irudikatzen du, umorezko tonuan. Emankizunak irailaren 10ean Donostian eta hil bereko 23an Urnietan izango dira. Proiektuan, Urnietako Udala, Donostia Kultura eta Donostia Festak erakundeek hartu dute parte. Gabon, Txirrita DSS2016EUren Bakearen itsasargiaren baitan dago. Izan ere, obrak hausnarketa zabal bat egiten du itsasargi horretan jorratzen diren zenbait alderdiren inguruan, hala nola giza eskubideen eta bizikidetzaren inguruan.

Urnietako hogeita hamar aktore amateurrek baina gehieagok osatutako talde batek antzeztuko du obra. Parte-hartzaile gehienek badute aurretiko esperientziaren bat, eta konpromiso handia dute denek proiektuarekin, Urnietak tradizio handia baitu antzerkiaren arloan. Han antzeztu zen, hain zuzen, Leteren obra duela 34 urte. Letek berak zuzendu zuen orduko hartan, eta zenbait paper ere jokatu zituen. Donostia 2016k antzerkiarekiko zaletasun hau bildu nahi izan du, eta, horretarako, funtzioa Urnietan egin nahi izan du, 1982an hiru egunetan jarraian sarrera guztiak agortu zituzten antzezpen haiek gogoan hartzeko. Obrak jatorrizko testuari ahalik eta fidelen jarraitzen dio. Aldaketaren bat egin da, hala ere: emakumezkoek jokatutako paper gehiago, atrezzoa, estetika, musika eta abar. Jakingarri bat: 1982an Txirritaren defentsariarena egin zuen pertsonak, Jokin Izagirrek, paper bera jokatuko du aurtengo irailean ere.

Mikel Laskurain eta Miren Gojenola zuzendari eta aktoreak ari dira zuzendaritzan, eta Jaione Jauregi eta Maribel Tardio, Sarobe Arte Eszeniko Gunekoak, produkzioan.

Saioak euskaraz izango dira.

Saioak eta sarreren salmenta

Trinitate plaza, Donostia, irailak 10, 21:00. Sarrerak honako toki hauetan egongo dira salgai ostegunetik aurrera: DSS2016EUren Alderdi Ederreko informazio-puntua, Sarobe Arte Eszeniko Gunea, Donostia 2016ren webgunea eta Kutxabank.

Urnietako kiroldegia, irailak 23, 22:00. Sarrerak Sarobe Arte Eszeniko Gunean eros daitezke uztailaren 18tik aurrera. Helbide elektroniko honetan ere erreserba daitezke:Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Sarreraren prezioa 5 euro da.

Obra berri bat, Bernardo Atxagaren eskutik

Proiektuari buru emateko eta Xabier Leteren obratik abiatuta, Bernardo Atxagak beste obra bat idatzi du. Obra hori antzerki-talde profesional batek antzeztuko du, abenduan. Aurrerago jakinaraziko dira xehetasun gehiago.

Idatzi iruzkina

Zihurtatu beharrezkoa den informazioa (*) bete duzula. HTML kodea ez da baliogarria.