Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Bake-prozesuan FARC taldearen aholkulari izandako Carlos Alberto Ruizek ‘Bakearen milia’ bisitatuko du
2016-09-01

Bake-prozesuan FARC taldearen aholkulari izandako Carlos Alberto Ruizek ‘Bakearen milia’ bisitatuko du

Irailaren 7an, asteazkena, bisitatuko du Kolonbiako bake prozesuari eta giza eskubideen errealitateari buruzko zikloaren barruan.

Gainera, Bakearen Milia Donostia 2016ren eta K6 Kultur Gestioaren proiektuak pertsona guztiei zuzendutako jarduerak eskainiko ditu irailean.

carlosalbertoruiz 2x1 ok

Datorren irailaren 7an Bake-prozesuak eta giza eskubideen egoerak Kolonbian zine forumaren zikloaren lehen saioa egingo da. Kolonbiako giza eskubideen inguruko zine dokumentala eta solasaldiak barne hartzen dituen ziklo hau, bake-prozesuan FARC taldearen ahokulari izandako Carlos Alberto Ruiz Socha abokatuaren bisitarekin eta hitzaldiarekin hasiko da.

Iragan abuztuaren 24an, Kolonbiako Gobernu Nazionalaren eta FARC-EP taldearen ordezkaritzek Gatazka Amaitzeko eta Bake Egonkorra eta Iraunkorra Eraikitzeko Azken Akordiora heldu zirela iragarri zuten. Akordio hori gauzatzean berrogeita hamar urte baino gehiago iraun dituen gatazka armatu bati behin betiko amaiera emango zaio. Carlos Alberto Ruiz forum-zinemako zikloaren lehen gonbidatuak Habanako negoziazio-mahaian aholkulari juridiko gisa hartu zuen parte. Zuzenbidean Ph. D. eta Zuzenbidearen Teoria Kritikoetan maisua da. Preso politikoak defendatu zituen eta La Rebelión de los Límites liburuaren eta soziologiako, zuzenbideko eta analisi politikoko hainbat entseguren egilea da. Gainera, hamar urtez Mundubat fundazioan lan egin zuen.

19:00etan Carlos Alberto Ruizekin paseatzen jarduera hasiko da Agora plazan (Urumea pasealekua, 3). Gonbidatuaren eta bertaratutako publikoaren artean elkarrizketa sorrarazi nahi duen bisita diferentea. Bakearen milia erakusketaren irudi batzuk bisitatuko dira solasteko eta 'Bake prozesuetatik ikasiz’ gaia jorratzeko.

21:00etan, eta Agora plazan ere, Carlos Alberto Ruizek Colombia invisible dokumentala aurkeztuko du. Kolonbiaren egoera politiko eta sozialari buruzko lan hau Unai Aranzadi zinegile eta kazetariak zuzendu eta Mundubat fundazioarentzako Independent Docs-ek ekoiztu du. Emanaldiaren ondoren, aholkulari juridikoak dinamizatutako solasaldian parte hartu ahal izango dute bertaratuek.

Mundubat-ek, Donostia 2016k eta K6 Kultur Gestioak antolatutako forum-zinemaren zikloan beste bi saio eskainiko dira: Hilaren 8an Mujeres al frente, la ley de las más nobles izenburua daraman lana emango da, Betty Puerto (Bartzelonako Foroa, Colombia en Pau) hizlariarekin. Hilaren 9an hizlaria Javier Orozco (Giza eskubideen Programa Asturiarraren koordinatzailea eta Errefuxiatu kolonbiarren ordezkaria Asturiasen) izango da, eta Sobre la misma tierra lana ikusi ahal izango da.

Jende guztiarentzako jarduerak

Bakearen milia proiektuaren barruan adin guztietako jendeak gozatzeko jarduera ugari eskainiko dira doan.

Irailaren 2an eta 30ean, 22:00etan, film luze bat eta zenbait film labur eskainiko dira Udako zinema jardueraren barruan; nazioarte-mailako fikzio, dokumental eta animazioko hainbat lanek gizabanakoa bakearen kultura bat eraikitzen duen norbait bezala hurbiltzen dute zinemaren bitartez. Ziztadak izenburua daraman dokumentalak hasiko ditu iraileko emanaldiak.

Hilaren 7, 8 eta 9an, 20:30ean, zine forum zikloak Kolonbiako bake-prozesuari eta giza eskubideen errealitateari buruzko aipatutako emanaldi horiek eskainiko ditu.

Familian gozatzeko jarduerak ere eskainiko dira. Irailaren 10ean, Picnic play peace ekimenak Araba parkea (Amara) bakearen kulturarekin lotutako jarduerez, jolasez eta tailerrez beteko du.

Nerabeei zuzenduta eta, Araba parkean prestatu dugun Kids’ Guernica nazioarteko proiektuarekin lotuta, hilaren 17an tailer/laborategi bat egingo da. Bertan parte hartzen dutenek, Street Arteko espresio desberdinekin, Pablo Picassoren Gernika lanaren neurri bereko horma-irudi kolektibo erraldoi bat egingo dute. Horma-irudi hau Bakearen Miliak Kids´ Guernica nazioarteko proiektuari egiten dion ekarpena da.

Egun horretan bertan, Donostiako espazio publiko batean, uztailean burutu zen Inside Out Project tailerrean egindako erretratu guztien itsaste kolektiboa egingo da. Honako hau mundu osoan mugimendu sozial bihurtu den JR. hiri-artista frantsesaren proiektu bat da.

Norberaren barruan isiltasuna eta bakea aurkitzeko aukera ere egongo da. Bakearen aldeko meditazioa jarduera hilaren 18an burutuko da eta jende guztiari zuzenduta egongo da.

Hilaren 21ean eta 28an euskaraz eta gaztelaniaz, hurrenez hurren, Bakeolak (Gatazken Bitartekaritzarako eta Erregulaziorako Zentroa) dinamizatutako erakusketara bisitak egingo dira. Bertan, erakusketaren irudietan ikusten dena eta ez dena ezagutuko dugu, eta gerrei eta indarkeriei buruz hitz egingo dugu, bakearen erronkekin lotzeko: utopia edo errealitatea?

Irailaren 24an Elkarrekin bizi desberdintasun a, -etik, -arekin, -ean, -erako” elkarrizketa publikoen topaketak 100 pertsona inguru bildu nahi ditu, bizikidetzaren, diferentziaren eta berdintasunaren inguruan gogoeta kolektiboko espazio bat sortzeko. Ekimen hau Donostia 216k, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Gune Irekiak-ek sustatutako ikerketako eta parte hartzeko prozesua den Ehunberri proiektuan kokatzen da.

Hilaren 24an –larunbata– ere, 6 eta 14 urte bitarteko haurrek Zergatik oihukatzen du Guernicak? tailerraz gozatu ahal izango dute Araba parkean. Bertan, partaide bakoitzak bere lana era positiboan margotuko du, egun batez Picasso gazte bat bihurtuz.

Gainera, hilaren 26tik aurrera, Gakoa gerra eta bakearen artean dago erakusketara eskola-haurren bisitaldi gidatuak hasiko dira.

Informazio guztia www.bakearenmilia.eu webgunean kontsulta daiteke

Idatzi iruzkina

Zihurtatu beharrezkoa den informazioa (*) bete duzula. HTML kodea ez da baliogarria.