Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Salgai daude Trinitate plazan antzeztuko den 'Gabon, Txirrita' antzezlanerako azken sarrerak
2016-09-08

Salgai daude Trinitate plazan antzeztuko den 'Gabon, Txirrita' antzezlanerako azken sarrerak

Emanaldia larunbatean izango da eta sarrerak Donostia 2016ren webgunean, Kutxabanken edo Alderdi Ederreko informazio-puntuan eskuratu ahal izango dira 5 euroren truke.

Emanaldira gerturatzen direnek antzezlanaren liburua eskuratu ahal izango dute liburu-dendetan salgai jarri baino lehen. Liburuan antzezlana euskaraz eta gazteleraz ageri da idatzita, eta hainbat bitxikeria ere jasotzen dira.

gabontxirrita 2x1

Lehen sarrerak egun gutxitan saldu zirenez, Donostia 2016k gaur jarri ditu salgai Gabon, Txirrita antzezlanaren azken 80 sarrerak. Larunbatean 21:00etan izango da antzezpena, Donostiako Trinitate plazan. Sarrerak DSS2016EU webgunean, Kutxabanken edo Alderdi Ederreko informazio-puntuan eskuratu ahal izango dira, agortu arte, 5 €-ren truke (gehi kudeaketa-gastuak).

Gabon, Txirrita proiektuaren bidez, Xabier Letek idatzitako izenburu bereko obra taularatuko da. Obrak bertsolariari eginiko epaiketa bat irudikatzen du, umorezko tonuan. Bi antzezpen egingo dira: bata, larunbat honetan Donostian, eta bestea, hilaren 23an, ostirala, Urnietan. Antzezle-taldea Urnietako hogeita hamar aktore amateurrek baino gehiagok osatzen dute. Gabon, Txirrita DSS2016EUren Bakearen itsasargiaren proiektu bat da. Izan ere, obrak hausnarketa bat egiten du itsasargi horretan jorratzen diren zenbait alderdiren inguruan, hala nola giza eskubideen eta bizikidetzaren inguruan. Proiektuan, Urnietako Udala, Donostia Kultura eta Donostiako Festak erakundeek hartu dute parte.

Antzezlana jasotzen duen liburu bat

Donostia 2016k antzezlanaren liburua argitaratzea bultzatu du Aztarna argitaletxearen bidez. Liburuxkak 168 orrialde izango ditu eta, Leteren testu orijinalaz gain, hainbat informazio gehigarri, artikulu eta irudiak dakartza, bai eta Ramon Etxezarretak apailatutako gaztelerazko itzulpena ere.

Irailaren 10 eta 23ko saioetan eskuragarri egongo da liburua 5 eurotan. Gerora ohiko zabalkuntza izango du denda eta internet bidez.

Idatzi iruzkina

Zihurtatu beharrezkoa den informazioa (*) bete duzula. HTML kodea ez da baliogarria.