Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Mundaiz zubiak bakearen eraikuntzaren inguruko esperientzia artistiko bat hartuko du
2016-09-12

Mundaiz zubiak bakearen eraikuntzaren inguruko esperientzia artistiko bat hartuko du

Tiras por la paz instalazioa gaur aurkeztuko da 19:00etan, Donostia 2016ren eta K6 Kultur Gestioaren Bakearen milia proiektuaren barne.

Instalazioaren helburua da sozialki konprometitutako esperientzia artistiko paregabea eta orijinala eskaintzea.

Gaur 19:00etan Tiras por la paz instalazio artistikoa aurkeztuko da, Raúl Armando Amorós Hormazabal artista argentinar-chiletarraren esku-hartzea Mundaiz zubian.

Tiras por la paz, deialdi artistiko irekiko bidez aukeratutako proiektua, Mundaiz zubiaren egituraren zati bat sinbolikoki biltzeko proposatzen du, enbalatzeko dozenaka zinta garden erabiliz. Gerra-egoera bizi izan duen edo bizitzen ari den edozein pertsonaren gorputz zauritu moduan zubiaren irudia erabiliz, zintek apositu terapeutiko gisa funtzionatzen dute, orbaintze- eta sendatze-prozesuan lagunduz. Urumea ibaia, zauriak garbitu eta mina eramango duena izango da.

Tiras por la paz proiektuaren helburu da sozialki konprometitutako esperientzia artistiko paregabea eta orijinala eskaintzea. Eta ikusgai egongo den denboran, herritarrek bat egiteko espazio bat sortzeko behar diren tresnak ezarriko ditu. Esku-hartzean artearen eta gizartearen arteko komunikazioaren garrantzia adieraziko da, alde bakoitzaren rolean sakonduz. Era horretan, bake kontzeptuaren eraikuntzaren inguruan ikuspuntu eta lengoaia berriak sortuko dira, gure helburuetarako gune enblematiko batean: bi gauzaren arteko bat-egitea irudikatzen duen zubia bat, bide baten amaiera edo hasiera.

Pertsonei bakeari buruz duten sentsazioak, pentsamentuak, ametsak eta esaldiak idaztera gonbidatuko zaie instalazioaren erakusketaren hilabeteetan zehar. Horrela, Tiras por la paz-en "eraikuntza iraunkorra" sortuko da, publikoaren eta artistaren arteko prozesu kolektiboa.

Guztira 15 pertsona -antolakuntza eta bolondresak- egon dira 4 egunez Tiras por la paz esku-hartze artistikoaren muntaian laguntzen.

Instalazioa irailaren 12tik azaroaren 27ra egongo da ikusgai.

Informazio guztia www.bakearenmilia.eu webgunean kontsulta daiteke.

 

Idatzi iruzkina

Zihurtatu beharrezkoa den informazioa (*) bete duzula. HTML kodea ez da baliogarria.