Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Ezberdintasunetik abiatuta bizikidetza eraikitzeari buruzko herritarren elkarrizketa
2016-09-14

Ezberdintasunetik abiatuta bizikidetza eraikitzeari buruzko herritarren elkarrizketa

Elkarrekin bizi desberdintasun -a, -etik, -arekin, -ean, -erako topaketak bizikidetzari, ezberdintasunari eta berdintasunari buruzko elkarrizketa-espazio bat sortu nahi du; irailaren 24an egingo da.

Ekimena Ehunberri proiektuaren barruan dago; hots, Donostia 2016k, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Gune Irekiakek bultzatutako ikertzeko eta parte hartzeko prozesuaren barruan.

Herritarrek parte har dezakete ekintzan, eta aurrez izena eman beharra dago.

Irailaren 24ko goizean, elkarrizketa publikoen topaketa bat egingo da Urumea Pasealekuan: Elkarrekin bizi desberdintasun -a, -etik, -arekin, -ean, -erako.

Gehienez ere 5 laguneko taldetan bilduta, gai hauek izango dituzte hizpide: ezberdintasunetik abiatuta bizikidetza eraikitzea, eta arraza, etnia, sexu, sozioekonomia, erlijio, hizkuntza, sexu-orientazio edo adinagatiko ezberdintasunen kontra borrokatzea. Topaketaren amaieran, ideia eta ondorioak bateratu egingo dira, eta, ondoren, argitalpen batean bildu.

Herritarrek parte hartu ahal izango dute ekimenean. Parte hartu nahi duenak Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita eman behar du izena.

Topaketak bizikidetzari, ezberdintasunari eta berdintasunari buruzko hausnarketa kolektiboko espazio bat sortu nahi du. Gainera, eremu ezberdinetako pertsonak konektatu nahi ditu, bai eta elkarrizketa kolektiboa eta aniztasuna aldaketarako tresna direla ikusarazi ere.

Ekintza hau DSS2016EUren Bakearen itsasargiko Ehunberri proiektuaren barruan dago; hots, Donostia 2016k, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Gune Irekiakek bultzatutako ikertzeko eta parte hartzeko prozesuaren barruan, eta bakea lortzen eta Euskadiko gizarte-egitura berreraikitzen lagundu nahi du, ezagutzatik, parte-hartzetik eta elkarrizketatik abiatuta. Herritarrak ahalduntzea, ezagutza partekatua bultzatzea eta bizikidetzan sakontzeko ideia berriak aztertzea dira proiektuaren helburu nagusiak.

Dokumentuak

Idatzi iruzkina

Zihurtatu beharrezkoa den informazioa (*) bete duzula. HTML kodea ez da baliogarria.