Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Datorren larunbatean '1325' antzerki-lana antzeztuko da Lugaritz K.E.n
2016-09-25

Datorren larunbatean '1325' antzerki-lana antzeztuko da Lugaritz K.E.n

Lugaritz Kultur Etxean izango da. Gonbidapenak eskuragarri daude gaurtik aurrera 2016 gunean.

Antzezlanean emakume aktibisten bizitza eta hauek bakearekin duten erlazioa islatzen dituen adineko emakume talde baten istorioa kontatzen da.

Antzezlana Donostia 2016 eta K6 Kultur Gestioaren Bakearen miliaren programazioaren barruan kokatua dago. Ikuskizunaren antolakuntzan Donostia Kulturak ere hartu du parte.

Datorren larunbatean, urriak 1, 1325 lana antzeztuko da. Portugalgo Peripecia Teatro taldeak eskainitako ikuskizun honetan, emakume aktibisten bizitza eta hauek bakearekin duten erlazioa islatzen dituen adineko emakume talde baten istorioa kontatzen da. Emanaldia Lugaritz Kultur Etxean (Heriz pasealekua, 20) 20:00etan izango da, eta Donostia 2016 eta K6ren Bakearen milia programazioaren barruan kokatua dago. Ikuskizunaren antolakuntzan Donostia Kulturak ere hartu du parte.

José Carlos Garcíak zuzenduta eta Peripecia Teatro taldeko Angel Fragua, Noelia Domínguez eta Sérgio Agostinho aktoreek antzeztuta, lanean adineko hiru emakumeen istorioa kontatzen da. Memoriez –arropa zintzilikatuak, gordetako memoriak, arropa pilatuak, memoria-mendi bat, koloretako arropak, memoria tragikoak– betetako espazio batean, emakumearen eta honek bakearekin duen erlazioaren unibertsoan barrena eramaten dituzte ikusleak.

1325 lanaren narrazioaren tonua samurra eta umoretsua da, eta Lurraren tamainako jantzi zuri bat, pazientziaz, mundu osoan barrena josten ari diren emakume hauei indarra ematen dien espiritu positiboa eta itxaropentsua areagotzen saiatzen da. Etxeko jardueratan, sehaska-kantatan eta haur-jolasetan oinarrituta, Rosa Parks, Aung San Suu Kyi, Aminetu Haidar, Wangari Maathai edo Graça Machel bezalako pertsonaiak azaleratzen dira.

Antzezlanaren izenburua 1325 izatea ez da kasualitatea, zenbaki hori baitarama bakearen eraikuntzan emakumeen parte-hartzearen garrantzia azpimarratzen duen Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak onartutako ebazpenak.

Gonbidapenak gaurtik eskuragai daude 2016 Gunean (Easo,43) edo ordubete lehenago Lugaritz Kultur Etxeko leihatilan. Pertsona bakoitzak bi gonbidapen jaso ahal izango ditu gehienez.

Jende guztiarentzako jarduerak urrian 

Urriaren 1ean 12:00tan PAUL RIOSekin paseatzen jarduera hasiko da Agora plazan (Urumea pasealekua, 3). Bakearen eta giza eskubideen aldeko aktibista Euskal Herrian. Aieteko konferentzia Internazionalaren eragilea, Donostia. Gonbidatuaren eta bertaratutako publikoaren artean elkarrizketa sorrarazi nahi duen visita diferentea. Bakearen milia erakusketaren irudi batzuk bisitatuko dira solasteko eta ‘Euskal Herriko bake prozesua, ¿norantz goaz?’ gaia jorratzeko.

Norberaren barruan isiltasuna eta bakea aurkitzeko aukera ere egongo da. Bakearen aldeko meditazioa jarduera hilaren 2an burutuko da eta jende guztiari zuzenduta egongo da.

Familian gozatzeko jarduerak ere eskainiko dira. Urriaren 15ean, Araba parkea (Amara) Bizitzaren jokoa ekimenak elkarrizketarako aukera ematen du. Ekintzak, elkarrizketa abiapuntutzat izanda, lan artistiko bat egitea proposatuko dugu.

Hilaren 22an eta 29an euskaraz eta gaztelaniaz, hurrenez hurren, Bakeolak (Gatazken Bitartekaritzarako eta Erregulaziorako Zentroa) dinamizatutako erakusketara bisitak egingo dira. Bertan, erakusketaren irudietan ikusten dena eta ez dena ezagutuko dugu, eta gerrei eta indarkeriei buruz hitz egingo dugu, bakearen erronkekin lotzeko: utopia edo errealitatea?

Nerabeei zuzenduta eta, Araba parkean prestatu den Kids’ Guernica nazioarteko proiektuarekin lotuta, hilaren 22an tailer/laborategi bat egingo da. Bertan parte hartzen dutenek, Street Arteko espresio desberdinekin, Pablo Picassoren Gernika lanaren neurri bereko horma-irudi kolektibo erraldoi bat egingo dute. Horma-irudi hau Bakearen Milia ekimenak Kids´ Guernica nazioarteko proiektuari egiten dion ekarpena da.

Hilaren 29an –larunbata– ere, 6 eta 14 urte bitarteko haurrek Zergatik oihukatzen du Guernicak? tailerraz gozatu ahal izango dute Araba parkean. Bertan, partaide bakoitzak bere lana era positiboan margotuko du, egun batez Picasso gazte bat bihurtuz.

Gainera, urritik aurrera, Gakoa gerra eta bakearen artean dago erakusketara eskola-haurren bisitaldi gidatuak hasiko dira.

Informazio guztia bakearenmilia.eu webgunean kontsulta daiteke.

Idatzi iruzkina

Zihurtatu beharrezkoa den informazioa (*) bete duzula. HTML kodea ez da baliogarria.