Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Ostegun honetatik aurrera bisitatu ahal izango da ‘bi+bi prozedurak’ erakusketa
2016-09-26

Ostegun honetatik aurrera bisitatu ahal izango da ‘bi+bi prozedurak’ erakusketa

Donostia 2016ren eta San Telmo Museoaren Hondar artean proiektuko egonaldi artistikoen emaitza da erakusketa eta Cristina Enea parkeko Ingurumen Baliabideen Zentroan egongo da ikusgai. Ekimenaren helburua Euskal Herriko eta Saharako bina artistaren arteko hartu-eman artistiko eta kulturala bultzatzea da.

Egonaldien lehen fasea Tindufeko (Aljeria) errefuxiatu sahararren kanpamentuetako Arteen Eskolan egin zuten, eta bigarrena Tabakaleran (Donostia).

bibi

Ostegun honetatik abenduaren 11ra bitartean, bi+bi prozedurak erakusketa egongo da ikusgai Cristina Enea parkeko Ingurumen Baliabideen Zentroan. Erakusketa horretan, Donostia 2016ren eta San Telmo Museoaren artean bultzatutako Hondar artean proiektuko egonaldi artistikoen emaitzak jarriko dira jendaurrean.

Egonaldien lehen fasea 2015eko urrian egin zen, Tindufeko (Aljeria) errefuxiatu sahararren kanpamentuetako Arteen Eskolan. Bigarrena, berriz, aurtengo maiatza eta ekaina bitartean egin da, Donostiako Tabakaleran.

Egonaldi horietan, Ibon Salvador koreografo, performer eta artista kolaboratiboa Kubako San Antonio de los Bañoseko EICTB Zinema Eskolan ikasi eta hainbat filmetan eta film laburretan lan egin duen Ahmed Omar Abdalahee zinemagilearekin batera aritu da lanean.

Bestalde, Karlos Martínez Bordoy eskultoreak erakusketak egin ditu hainbat herrialdetan, Saharako Arte Eskolako azken ikasturtean den Nasra Sidi Azman margolari, marrazkigile eta zeramikagilearekin elkarlanean.

Proiektuaren zuzendaritza artistikoa Federico Guzmán artistak eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Arte Ederretako Fakultateko irakasle eta artista Oihana Garrok partekatu dute.

Ahmed eta Ibon artisten lanak itxura hartzen hasten dira guaren problematikaren erdigunean –kasu zehatz honetan Ahmed eta Ibon artisten guarenean– jartzen dituztenean. Lana osatzen duten argazkien izendapen bikoitzak elkarrekin egoteko modua dira, elkarren ondoan, adostasun batera iritsi behar izan gabe. Bizi izan duten begiraden eta ulermenen gatazka esplizitu egiteko modu bat. Keinu hori zabalik dago oraindik bi izendapenen topaketan, baita biak irudiarekin elkartzean ere.

Karlos Martínez B. eta Nasra Sidi Azman artistek osatutako bikoteari dagokionez, instalazio bat garatu dute arte-egonaldietan egindako lan-prozesuaren alboko guztiari erantzun zuzena emanda; hala bada, denborazkotasun hori da, berez, lana. Nasrak eta Karlosek estudiotik erakustaretora eraman dituzte hondakinak. Artistek hilabete horietan ondoan izan dituzten elementuen erregistroa, amaierako obrara iristea ukaturik beti, eta eskultore-ordena berri bat bereganatuta aldiro.

Erakusketaren ordutegia

Erakusketarako sarrera dohainik da, eta Cristina Eneko Ingurumen Baliabideen Zentroaren ohiko ordutegian bisita daiteke: astelehenetik larunbatera 9:30etik 13:30era eta 15:00etatik 20:00etara, eta igande eta jaiegunetan 10:00etatik 13:30era.

Pensamiento grupal / Tormenta nocturna liburuaren aurkezpena

Erakusketarekin lotuta, urriaren 25ean, 19:00etan, Pensamiento grupal / Tormenta nocturna liburua aurkeztuko dute, Ibon Salvador eta Ahmed O. Abdalahee artistek egina.

6 iruzkin

Idatzi iruzkina

Zihurtatu beharrezkoa den informazioa (*) bete duzula. HTML kodea ez da baliogarria.