Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
300 lagun inguruk emanaldia emango dute Alderdi Ederren urriaren 16an integrazioaren alde
2016-09-28

300 lagun inguruk emanaldia emango dute Alderdi Ederren urriaren 16an integrazioaren alde

Dantza, musika korala eta zuzeneko musika eskainiko dira aldi berean, “la Caixa” fundazioak babestutako Donostia 2016ko Dance2gether eta Gure erara proiektuetakoak.

Dance2gether-en helburuak dira gizartean eta, batik bat, haurtzaroan hartzen diren rolak zalantzan jartzea, talde bateko kide izateko sentimendua indartzea eta dantza komunitarioaren bitartez lankidetza sustatzea.

Gure erara ekimena, aldiz, Corale proiektuaren parte da eta integrazioa, normalizazioa eta gizarteratzea ditu oinarri.

300 lagun inguruk zuzeneko emanaldia emango dute Alderdi Ederren urriaren 16an 17:00etan dantza eta musika eskainiz. Ekimen horren bidez “la Caixa” fundazioaren laguntza duten Donostia 2016ren bi proiektu bateratu egingo dira: Dance2gether eta Gure erara.

Ikuskizun honek amaiera emango dio Donostia 2016ren Dance2gether proiektuari. Horren helburuak dira gizartean eta, batik bat, haurtzaroan hartzen diren rolak zalantzan jartzea, talde bateko kide izateko sentimendua indartzea eta dantza komunitarioaren bitartez lankidetza sustatzea.

Dance2gether proiektua 2014an abiarazi zen, Donostia 2016ko Bakearen itsasargiak 10 hezkuntza-zentrori diru-laguntza emateko deialdia ireki zuenean. Laguntza horiekin 5 Days to dance (bost egun dantza egiteko) proiektu pedagogikoa aplikatu zen, premisa honetan oinarritzen dena: “Elkarrekin dantza egiteko gauza bagara, elkarrekin bizi gaitezke”.

2014an eta 2015ean, ikastetxe parte-hartzaileek ikasketa-plana eten zuten astebetez, eta oinarrizko koreografia bat landu zuten Wilfried van Poppel eta Amaya Lubeigt dantzari eta koreografoek osatutzen duten DE LooPERS izeneko dantza-konpainiarekin batera. Entseguen astea amaitu zenean, landutako koreografia ikastetxeetan bertan eskaini zuten jendaurrean.

Gainera, proiektuaren baitan dantzako profesionalei (dantzariak eta koreografoak) eta hezkuntzakoei (irakasleak) dantza komunitarioari buruzko prestakuntza emateko deialdia ere egin zen, hauek esperientzia beste ikastetxe batzuetan errepika ahal izan zezaten horrela dantza integrazioa sustatzeko baliabide bezala zabalduz.

Bestalde, aurtengo irailean eta urrian dantza komunitarioaren proiektu batean parte hartu dute hainbat ikastetxetako ikasleek: Lauaizeta Ikastola, Larramendi Ikastetxea eta Katalin Erauso Ikastetxea (Donostia), Egape Ikastola (Urnieta), Antoniano Ikastetxea (Zarautz) eta Samaniego Institutua (Gasteiz). Ekimen horri esker, era guztietako adina, generoa, jatorri soziala eta gaitasun fisikoa duten parte-hartzaileak elkarrekin dantza egiteko prestatu dira.

Datorren urriaren 16an (igandea), proiektuaren bigarren fase horren emaitza ikusteko aukera izango dugu. Orduan, 200 pertsona inguru (gehienak haurrak eta nerabeak) batera izango dira eszenatokian, koreografia batzuk eskainiz. 

Ikuskizuneko musika Gure erara ekimenak eskainiko du. Ekimen hori Gautena elkartearekin batera lan eginez antolatu da (Autismoa eta garapeneko beste nahasmendu orokorrak dituzten haurren gurasoen Gipuzkoako elkartea), eta horretarako hiru balio hautatu dira, autismoa dela-eta heziketa-premia bereziak dituzten haurren hezkuntza eta garapenerako modu generikoan ezarrita dauden balio guztien artean. Printzipio horiek, Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak bere gain hartu dituenak, honako hauek dira: integrazioa, normalizazioa eta gizarteratzea. Helburua, beraz, balio horiek lortzen saiatzea da, musika korala eta horren inguruan sortzen den garapen sozio-emozionalaren dinamika baliatuz. Ondorioz, abesbatzen alorreko proposamen hau bitarteko praktiko bat izango da, nagusiki (inola ere ez helburu bat), eta modu transbertsalean gizartea sentsibilizatzen saiatuko da.

Ideia duela lau urte sortu zen, Hiriburutzaren inguruan oinarri soziokulturala zuten jarduerak sustatzeko. Orain arte, beldur edo ziurgabetasun batzuk gainditzeko pizgarriak eskaintzean, sustatzean eta plangintza bat antolatzean oinarritu da inplikatutako sektoreekin egindako lana, proposamenari ez baitzitzaion osotasunean heldu. Hori izan da aurretiko lana, bai eta lanik zailena ere, proposamen zinez berritzailea zen-eta.

Hilabete hasieran hasi ziren bitartekaritza-lanak honako abesbatza hauekin: Ametsa Txiki (Irun), Zaria Koru Eskola (Errenteria), Pasaia Abesbatza taldea (Pasaia), Araoz Gazte (Donostia), Zumarte Abesbatza (Usurbil) eta Ganbara Txiki (Oñati). Urriaren 16ko (igandea) ikuskizunean hiru abesbatzek hartuko dute parte: Araoz Gaztek, Pasaia Abesbatza taldeak eta Alemaniako Wiesbaden abesbatzak.

Honako konpositore hauek ari dira ekimenean parte hartzen: Ainhoa Almarza, Iñigo Peña, Ion Altuna, Ixak Arruti, Josu Elberdin eta Yerko Ortiz.

Fundación Bancaria “la Caixa”-ren babesa

Fundación Bancaria “la Caixa”-k Dance2gether eta Corale proiektuetan parte hartu du “la Caixa”-ren gizarte-ekintzaren filosofiarekin bat egiten duelako, proiektuok dituzten kultura- eta hezkuntza-ezaugarriengatik. Horrez gain, Hiriburutzari babesa eman dio beste ekintza batzuen ekarpena eginez: Händelen Mesias kontzertu parte-hartzailea, zeinean Gipuzkoako 250 korista ez profesionalek parte hartuko duten; eta Henry Moore-en eskultura erraldoien erakusketa, uda honetatik Zurriola pasealekuan ikus daitekeena eta arrakasta handia izan duena.

Idatzi iruzkina

Zihurtatu beharrezkoa den informazioa (*) bete duzula. HTML kodea ez da baliogarria.