Adi! WEBGUNEAK cookie fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie fitxategiak (aurrerantzean “COOKIEAK”) ERABILTZAILEAREN ekipamendu informatikoan gordetzen diren informazio fitxategi fisikoak dira, ekipamendu horri argi eta garbi lotuta daude, eta ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN egin duen nabigazioari eta erabilerari buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea ahalbidetzen dute. Gehiago jakin

Onartzen dut
Urriaren 30ean 'Adiorik gabe'-ren bigarren ekitaldia egingo da
2016-10-17

Urriaren 30ean 'Adiorik gabe'-ren bigarren ekitaldia egingo da

Donostia 2016ren Adiorik gabe proiektuak artea indarkeriaren eta terrorismoaren biktima guztiak oroitzeko baliatzen du.

Ekitaldi horretan, Jerónimo Vera García, Aureliano Calvo Val, Tomás Alba Irazusta eta Enrique Casas Vila gogoratuko dira.

Iñaki Salvador, Joxan Goikoetxea, Mireia Gabilondo eta Teresa Calo artistak biktimen senideekin lan egiten ari dira, haiek atsegin zituzten musika eta literatur lanak ezagutzeko, eta hala, ekitaldia osatuko duten lau piezak sortzeko.

Publikoak Donostia 2016ren Adiorik gabe proiektuaren lehenengo ekitaldiari harrera ona egin ondoren, igandean, urriak 30, bigarren emanaldia egingo da. Hitzordua 18:00etan izango da, Musikenen.

Adiorik gabe programaren helburua honakoa da: hamalau biktimaren memoria musikal eta literarioaren bidez indarkeriaren biktimak omentzeko hiru errezitaldi antolatzea. Urriak 30ean, igandea, Jerónimo Vera García, Aureliano Calvo Val, Tomás Alba Irazusta eta Enrique Casas Vila gogoratuko dira. DSS2016EU eta proiektuan parte hartzen ari diren artistak biktimen senideekin biltzen eta lan egiten ari dira, haien testigantzaren bitartez omendutako pertsonen sentimen musikal eta literarioak ezagutzeko. Hala, pieza eszeniko batzuk ex profeso sortu, eta Musikenen eskainiko dira. Emaitza publikoa familien parte-hartze aktiboa izan duen prozesu baten eszenaratzea izango da.

Familiak hautatzeko Eusko Jaurlaritzak egindako Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, herriz herri. Donostia, 1960-2010 dokumentua erabili da. Gipuzkoako hiriburua gure lurraldean indarkeria-kasu gehien jaso duen hiria izanik (131 hildako, aipatutako dokumentuaren arabera), Adiorik gabe Donostia 2016k hasi eta beste batzuek (esaterako, Udalak) jarrai dezaketen legatu bezala planteatu eta proposatu da.

Lau artista ari dira prozesu guztia familiekin batera egiten, bai eta haien laguntzarekin eskainiko diren piezak sortzen ere. Iñaki Salvador eta Joxan Goikoetxea musikari eta konpositoreak eta Mireia Gabilondo eta Teresa Calo dramagile, gidoilari, zuzendari eta aktoreak dira esandako artistak. Artista bakoitza familia batekin ari da lanean ekitaldi horretarako, eta beraz, biktima bakoitza gogoratzeko pieza pertsonalizatu bat sortzen.

Proiektu honetan diseinatu eta ezarri den lan-prozesua beste erakunde eta administrazio batzuk biktimak gogoratzeko eta omentzeko lantzen ari diren bideei gehitzen zaie. Kasu honetan, Hiriburutzak erabiltzen dituen tresnen bidez, erreparazioa helburu duen elkarrizketa inklusiboko partaidetza-prozesu batean oinarritzen da.

Gonbidapenak

Ekitaldia doakoa da, baina gonbidapenak eskatu behar dira, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoaren edo 943 483 344 telefonoaren bitartez.

Adiorik gabe proiektuko beste ekitaldiak

Uztailaren 2an, larunbata, Adiorik gabe proiektuko lehenengo emanaldia egin zen. Ekitaldi horretan, Juan Manuel García Cordero, Mikel Zabalza Garate, Garrido-Velasco familia eta Eugenio Olaciregui Borda gogoratu ziren, Antzoki Zaharrean.

Proiektuko azken emanaldia abenduaren 18an egingo da, Kursaaleko Ganbara Aretoan. Ekitaldi horretan, Mª José Bravo del Valle, Ángel Jesús Mota Iglesias, Francisco Javier Gómez Elosegi eta Santiago Oleaga Elejabarrieta gogoratuko dira.

Idatzi iruzkina

Zihurtatu beharrezkoa den informazioa (*) bete duzula. HTML kodea ez da baliogarria.